Soundgarden

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Soundlogo.png
Chris Cornell 2007.jpg
Taldeburua den Chris Cornell 2007an.
Soundlogo.png
Datuak
Jatorria Ameriketako Estatu Batuak Seattle, Estatu Batuak
Musika mota Grunge
Rock alternatiboa
Metal alternatiboa
Stoner Rock
Urteak

1984 - 1997

2010 - gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k) Sub Pop
SST
A&M
Taldekideak
Kideak:Chris Cornell
Kim Thayil
Matt Cameron
Ben Shepherd
Taldekide ohiak:
Hiro Yamamoto
Scott Sundquist
Jason Everman
Informazio gehigarria
MusicBrainz 153c9281-268f-4cf3-8938-f5a4593e5df4
Twitter @soundgarden
Soundgarden taldearen webgune ofiziala

Sound Garden (euskara Soinuen Lorategia) 1984an Seattle hirian sortutako grunge talde estatubatuarra da. Grunge musika motako talde aitzindarien artean kokatzen da: Nirvana, Pearl Jam edota Alice in Chains taldeekin batera.

Taldearen jatorria 1980ko hamarkadaren hasierako The Shemps taldean dago, hartan Hiro Yamamoto baxujoleak eta Chris Cornell gitarrajole eta abeslariak taldekideak ziren. Yamamotok taldeak laga ondoren, taldera Kim Thayil baxujolea gehitu zitzazion. Halere, Yamamoto eta Cornell kontaktuan egoten jarraitu zuten eta taldea desegin zenean berriz berrelkartu ziren. 1984an Cornell (bateria eta ahotsa), Yamamoto (baxuak) eta Kim Thayil (gitarra) taldekideek Sound Garden taldea sortu zuten, 1985ean Scott Sundquist bateriajolea gehitu zitzaien, horrek Cornelli abeslari lanetan bakarrik kontzentratzea erraztu zion.

Mundu mailan ospetsu bilakatu zuen diska 1994an kaleratu zuten Superunknown (Superezezaguna) izan zen, bertan agertzen diren Black Hole Sun eta Spoonman abestiak oso ezagunak izan zirelarik. 1997an taldea bereizi egin zen taldeak musikalki hartu beharreko norabidearekiko zituzten desadostasunak medio. 2010ean euren itzulera iragarri zuten eta abuztuaren 8an Lollapalooza Jaialdian jo zuten lehen kontzertua.

2012an King Animal izeneko estudioko diskoa argitaratu zuten, lehenengoa 1996an argitaratutako Down on the upside lanaz geroztik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Screaming Life (EP) 1987 (Sub Pop)
  • Fopp (EP) 1988 (Sub Pop)
  • Ultramega OK 1988 (SST Records)
  • Louder Than Love 1989 (A&M)
  • Badmotorfinger 1991 (A&M)
  • Superunknown 1994 (A&M)
  • Down on the Upside 1996 (A&M)
  • King Animal 2012 (Seven Four Entertainment/Republic, Verigo)

Bilduma lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Screaming Life/Fopp. 1990 (Sub Pop)
  • A-Sides 1997 (A&M)
  • Telephantasm 2010 (A&M/Interscope)
  • Echo of Miles: Scattered Tracks Across The Path 2014 (A&M)

Zuzeneko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Live on I-5 2011 (A&M)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soundgarden Aldatu lotura Wikidatan