Soyo (Paraguaiko gastronomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soyo (Paraguaiko gastronomia)
zopa eta janari
Osagaiakharagia
Historia
JatorriaParaguai

Soyoa matrailuan xehatutako haragiarekin egiten den salda edo zopa meharra da, hainbat espeziaz eta barazkiz ondua. Behiala pobreen janaritzat edukia, Paraguaiko gizarte-maila guztietara hedatu da.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soyo terminoa guaranierazko so'ó josopy hitzen apokopea da. So'ó hitzak haragia esan nahi du guaranieraz; josopy hitzak, berriz, josopyré hitzetik eratorria, zapaldutakoa esan nahi du. Hortaz, zapaldutako haragia esan nahi du hitzez hitz. Hala ere, haragi xehatua egosi ordez, haragia puskatxotan egosten denean so'ó josopy ita'y deritzo.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soyoaren errezeta tradizionalak honako osagaiak ditu: haragi xehatua (ahal bada isatsondoa edo haragi beltza), ur hotza, arroza, olioa edo koipea, tipula, piperra, tomatea, tipuleta, irina (kopuru txikian eta neurrian), gatza, oreganoa eta perrexila.

Lehenik eta behin haragia eta arroza matrailuan zapaltzen dira, edo hainbat aldiz ehogailutik pasatzen dira, ore bat lortu arte. Ondoren orea ur hotza duen ontzi batean jartzen da eta irabiatzen da erabat nahasi arte. Jarraian olioa edo koipea berotzen da eta bertan tipula gorritzen da. Behin gorrituta, tomatea, piperra eta tipuleta puska txiki-txikiak gehitzen zaizkio.

Ondoren irina gehitzen eta irabiatzen da. Saltsa bat sortzen denean, haragia, arroza eta ura duen nahasketa gehitzen zaio. Etengabe irabiatzen da saltsa irakiten hasten den arte. Amaitzeko gatza, oreganoa eta perrexila txiki-txiki eginak gehitzen dira. Behin zopa prestatuta, Jankidearen nahierara, irabiagailutik pasa daiteke berriro, salda lodiagotzeko.

Prestaketan zehar, zurezko espatula erabiltzen da salda irabiatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]