Sozietate komanditario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sozietate komanditario edo komanditako sozietate sozietate pertsonalista bat da, non bere ezaugarri nagusia bazkide taldeen elkarbizitza da. Bazkideak erantzukizun mugagabea dute gizarte zorren aurrean eta sozietatearen kudeaketan parte hartzen dute eta beste bazkide komanditario batzuk ez dute kudeaketan parte hartzen eta bere erantzukizuna ezarritako kapitalean mugatzen da.

Sozietate motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietate komanditarioa, bi zatitan banatzen dira, komanditario sinplea eta akzio bidezko komanditarioak.

  • Sozietate komanditarioa sinpleak, ez daude derrigortuta bere urteko kontuak aurkeztera, ezta merkataritza-erregistroan ere, baldin eta , ariketa bukatzen duten epean, bere bazkide kolektibo guztiek sozietate nazionalak edo atzerrikoak izan beharko dute.
  • Akzioen bidezko sozietate komanditarioa, derrigortuta daude bere kontuak aurkeztera, baita merkataritza-erregistroan ere, Espainiako Merkataritzako Kodearen 257. artikuluan dauden mugak gainditzen dituenean. Sozietate anonimoei aplikatzen zaizkien lege berdinak aplikatuz. Akzio bidezko sozietate komanditarioa, kapital sozietate bezala kontsideratzen da.

Sozietate komanditarioaren konstituzioa, eskritura publikoz gauzatzen da, eta hau merkataritza-erregistron ageri behar da. Eskritura publikoan, sozietate kolektiborako datu berak adierazi beharko dira.

Eskritura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietate komanditario sinple bateko eskrituran azaldu beharko dute:

  • Izen, abizen eta bazkideen helbideak.
  • Izen soziala
  • Firma soziala eta konpainiaren gestioa esku jartzen direnen izen eta abizenak.
  • Bazkide bakoitzaren ekarpenak kapitalean, diru balioz beti.
  • Sozietatearen iraupena.
  • Gestoreari erabilera partikularrerako zuzentzen zaizkion diru kantitateak, baleude.
  • Bazkideek beharrezko ikusten dituzten beste edozein paktu.
  • Eratzen duten bazkide kopurua.

Bazkideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazkide komanditarioen erantzukizuna egin duten ekarpenera murrizturik dago zor sozialen aurrean , edo kasuaren arabera, konprometitua, zorra ekarpenaz gain badago.

Sozietate komanditarioaren izenean ezin du bazkide baten izenik izan; ez betetzekotan, bazkide kolektibo moduan erantzungo dute, hauen abantailarik aprobetxatu ezinda.

Bazkideen eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezin dute parte hartu sozietateen kudeaketan (Espainiako Merkataritzako Kodearen 148.artikulua) bazkide kolektiboak bakarrik.
  • Ezin dute aztertu egoera administratibo eta kontablerik. (Espainiako Merkataritzako Kodearen 150. artikulua)
  • Irabazietan parte hartzea.

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantaila bezala aipatu daitezke:

  • Erakusten duen abantaila nagusia akzioen bidezko inbertitzaile gehiago erakartzea da.
  • Bazkide taldeak beste batzuen kapital erakarri ditzakete, hauek enpresaren kudeaketan parte hartu gabe.
  • Bazkide komanditarioak erantzukizun mugatua dute.

Desabantaila nagusiak:

  • (Venezuela) 60.000 bolivarreko kapital minimoaren beharra izatea.
  • Prozedura oso zailak izatea, sozietate anonimoaren antzekoak.
  • Erantzukizun mugagabea eta bateratua administrazioko bazkide-taldeak.

Fiskalitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietate komanditarioek Espainian zergak ordaintzen dute sozietateen gaineko zergen bidez eta ezin dira erregimen sinplifikatuan babestu, ezta ere balio gehigarriaren gaineko baliokidetasun errekarguan. Sozietateen gaineko zerga %30 da. Erregimen fiskal berezia dado tamaina txikiko enpresentzat, hauetan sozietateen gaineko zerga %25era pasatzen da lehenengo mozkinen 120.202,41 eurorentzat.

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako zuzenbidean aurki ditzakegu sozietate komertzialen legea 19.550.sozietate komanditario sinpleak: 134. artikulutik 186.ra. Akzioen araberako sozietate komanditarioak: 315. artikulutik 324. artikulura.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako erregimen juridikoa 1/2010 errege dekretu legean kokatzen da, honekin kapital sozietateen legeak onartutakoa babesten da(akziozko sozietate komanditarioentzat) eta merkataritza erregistroen erregelamenduan (sozietate komanditario sinpleentzat).