Edukira joan

Spangenhelm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spangenhelm
borroka-kaskoa
VI. mendeko spangenhelma, Kunsthistorisches Museum, Viena Irudi gehiago

Spangenhelma borroka-kasko mota bat izan zen, Goi Erdi Aroan Europan oso zabaldua egon zena. Termino germanikoa da, eta kaskoaren egitura moldatzen duten metalezko zerrendak dira spangen-ak. Zerrendek altzairuzko edo brontzezko hiruzpalau plaka lotzen dituzte. Markoak diseinu konikoa hartzen du, buruaren formarekin kurbatzen dena. Kaskoaren aurrealdeak sudur-babes bat izan lezake. Spangenhelms zaharrenek masailak babesteko hegalak ere zeuzkaten, metalez edo larruz eginak. Uhala izan dezake, lepoa babesteko, eta eredu batzuek begiaren babesa ere, monokulu modernoen markoen antzeko forman. Beste batzuek aurpegi osoa dute, begietarako hutsuneekin.[1]

Spangenhelma Erdialdeko Asian sortu zen. Sarmaziarrek eraman zuten Europara, egungo Hegoaldeko Errusian eta Ukrainan zehar. VI. mendea baino lehen, Europako kaskoen diseinurik ohikoena zen, eta baita Ekialde Ertaineko kaskorik erabiliena ere. IX. mendera arte behintzat erabili zen. Hunoen eta ostrogodoen elementu komuna izan zen.[2]

Spangenhelma egiteko zailtasun handirik ez zuen defentsa bat zen. Diseinuaren ahultasuna buruaren babes partziala eta eraikuntza artikulatua zen. Kasko honen ondorengoa kasket handia izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Viking Hersir 793-1066 d.C. Mark Harrison-Gerry Embleton (1993) ISBN 1-85532-318-4 p. 61.
  2. Michael Frassetto, Encyclopedia of Barbarian Europe: Society in Transformation, ABC-CLIO, 2003, ISBN 1576072630 p.367.

 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]