Edukira joan

Sportswashing

Wikipedia, Entziklopedia askea


Sportswashing (ingelesez) edo kirolezko zuriketa gizabanakoen, taldeen, korporazioen edo gobernuen jardunbide bat da, kirola erabiliz beren fama kaltetua hobetzeko helburua duena. Kirolezko zuriketa egiteko, kirol ekitaldiak antola daitezke, kirol taldeak erosi edo babestu, edo kirol batean parte hartu. Gobernuen aldetik, giza eskubideen eta ustelkeria eskandaluen arloko datu kezkagarrietatik arreta desbideratzeko erabili da kirola. Gizabanakoek eta korporazioek, berriz, ustelkeria, krimenak eta eskandaluak estaltzeko erabili da kirola. Kirolezko zuriketa erreputazio zuriketaren mota bat da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]