Spyder (softwarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Spyder
Spyder logo.svg
Spyder-windows-screenshot.png
Spyder pantaila
Garatzailea Spyder project contributors
Informazio orokorra
Sistema eragilea Sistema anitzetan: Qt, Windows, macOS, Linux
Data IgandeaambUTCIgandea
Programazio-lengoaia Python
Lizentzia [GNU Lesser General Public License
Azken bertsioa 3.3.3
Euskaraz Ez
Spyder project contributors

Spyder kode irekiko plataforma anitzetarako garapen integraturako ingurune bat da (IDE), Python lengoaiaz zientzia-programazioan aritzeko. [1]Spyderrek Python-erako hainbat pakete zientifiko ospetsu integratzen ditu, besteak beste, NumPy, SciPy, Matplotlib, pandas, IPython, SymPy eta Cython, baita kode irekiko beste software batzuk ere. [2] MIT lzentziarekin banatzen da.

Hasieran Pierre Raybaut-ek sortu eta garatu zuen 2009an, baina 2012 urteaz geroztik Python zientifikoaren sustatzaileek eta komunitateak mantendu eta etengabe hobetu dute Spyder.

Spyder hedagarria da lehen eta hirugarren mailako pluginekin,[3]datuak ikuskatzeko tresna interaktiboak dauzka, baita Python kodearen kalitatea bermatzeko tresnak eta introspekziokoak, hala nola, Pyflakes, Pylint , eta Rope. Plataforma anitzetarako eskuragarri dago,  Anaconda bidez, Windowsen gainean  WinPython[4] eta Python (x,y)-rekin,[5] macOS-en MacPorts bidez, baita Linux banaketa nagusietan ere, hala nola, Arch Linux, Debian, Fedora, Redhat Linux, openSUSE eta Ubuntu.[6]

Spyder Qt erabiltzen du interfazetarako (bere GUI sa), eta  diseinatuta dago bai PyQt edo PySide Python moduak erabiltzeko.[7] QtPy, Spyder proiektuan garatutako abstrakzio-geruza mehe bat da, geroago beste pakete anitzetan erabili dena, backend horietako edozein erabltzeko aukera ematen du.[8]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarrien artean hauek daude:

  • Editore aurreratu bat sintaxi-nabarmentzea, introspekzioa, eta kode-osatzea eskaintzen dituena.
  • IPython-kontsola anitz erabiltzeko aukera.
  • GUI bateko aldagaiak aztertu eta aldatzeko gaitasuna.
  • Laguntza-panel bat funtzio, klase eta metodoei buruz rich text moduko dokumentazioa jasotzeko, automatikoki edo eskatzen denean soilik.
  • Errore-araztailea lotuta IPdb-rekin, pausoz-pausoko exekuzioa onartzen duena.
  • Kode analisi estatikoa, Pylint-ek sortua.
  • Exekuzio-denborako Profiler bat, kodea markatzeko.
  • Proiektu bateko garapen-lan anitz aldi berean garatzeko laguntza.
  • Fitxategi-nabegatzaile bat.
  • "Aurkitu Fitxategiak" bat adierazpen erregularren bitartez bilaketak egiteko.
  • On-line laguntza-nabigatzailea. Aukera ematen dio erabiltzaileari IDE barruan Pythonen eta paketeen dokumentazioan bilatu eta ikusteko.
  • Komandoen historia, kontsola guztietan erabiltzaileak burutu dituen komando bakoitza grabatzen dituena.
  • Barne-kontsola, egiteko aukera ematen du introspekzioa eta kontrola Spyder-en egiten diren eragiketak kontrolatu eta arakatu ahal izateko.

Pluginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuragarri dauden plugin-ak, besteak beste:

  • Spyder-Unittest, bertan unitateak aztertzeko  Pytest, Unittest eta Nose  programak Spyderekin integratzeko.
  • Spyder-Notebook, aukera ematen du IDE barruan Jupyter Notebook ikusteko eta editatzeko.
  • Spyder-Reports, programazio-teknikak erabiltzeko.
  • Spyder-Terminal, shell sistemak ireki, kontrolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna gehituz Spyder barruan.
  • Spyder-Vim, dituen gelara Vim testu-editore emulatzen duten komandoak eta lasterbideak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Official repository for Spyder: The Scientific Python Development Environment - spyder-ide/spyder Spyder IDE 2019-01-02 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  2.   Grehan, Rick «Spyder review» Techworld . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  3.   «SpyderPlugins - spyderlib - Plugin development - Spyder is the Scientific PYthon Development EnviRonment - Google Project Hosting» web.archive.org 2013-10-24 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  4.   «WinPython» winpython.github.io . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  5.   «Python-xy.GitHub.io by python-xy» python-xy.github.io . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  6.   «Python-xy.GitHub.io by python-xy» python-xy.github.io . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  7. (Ingelesez)  Spyder (software) 2018-12-24 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  8.   Provides an uniform layer to support PyQt5, PySide2, PyQt4 and PySide with a single codebase: spyder-ide/qtpy Spyder IDE 2018-12-28 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]