SquirrelMail
Jump to navigation
Jump to search
SquirrelMail | |
---|---|
SquirrelMail web posta bezeroaren logoa. | |
Garatzailea | SquirrelMail Taldea |
Informazio orokorra | |
Sistema eragilea | Plataforma-anitza |
Programazio-lengoaia | PHP |
Lizentzia | GPL |
Azken bertsioa | 1.4.22 |
Euskaraz | Bai |
www.squirrelmail.org |
SquirrelMail web bidezko posta-bezero bat da. Nathan eta Luke Ehresmanek hasi zuten beronen garapena eta PHP programazio lengoaia erabiliz egina dago. PHP instalatuta eta IMAP eta SMTP zerbitzari baterako sarbidea duten web zerbitzari gehienekin erabili daiteke.
SquirrelMailek HTML 4.0 baliozko kodea erabiltzen du, web nabigatzaile gehienekin bateragarria delarik. Software librea da, GPL lizentziapean argitaratuta dagoena, eta edozeinen beharretara egokitu daiteke pluginentzako eskaintzen duen sostengu zabala dela-eta. Hizkuntza askotan konfiguratzeko aukera dago, horien artean euskara.