St. Regis Chicago

Koordenatuak: 41°53′N 87°37′W / 41.89°N 87.62°W / 41.89; -87.62
Wikipedia, Entziklopedia askea
St. Regis Chicago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Illinois
Illinoiseko konderriCook konderria
City of Illinois Chicago
Koordenatuak41°53′N 87°37′W / 41.89°N 87.62°W / 41.89; -87.62
Map
Inaugurazioa2020
Arkitektura
ArkitektoaStudio Gang Architects (en) Itzuli
Jeanne Gang
Egitura ingeniaritzaMagnusson Klemencic Associates (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua, hormigoia eta beira
Estiloaarkitektura modernoa
Dimentsioak362,9 (altuera) m
Solairuak101
Webgune ofiziala

St. Regis Chicago, lehen Wanda Vista Tower, 101 solairuko etxe orratz garai bat da Chicagon, Illinoisen eraikia[1][2][3][4][5] 2016tik 2020era bitartean.[6] 2020an hiriko hirugarren eraikin altuena bihurtu zen, Aon Zentroa gaindituz.[7] Emakume batek diseinatutako munduko egiturarik altuena da (amaieraren unean; Jeanne Gang arkitektoaren lana)[8] Lakeshore East eremuko garapenaren parte da eta Chicago ibaiaren gaineko bistak eskaintzen ditu Michigan lakutik gertu.

Jeanne Gang arkitektoak eta haren arkitektura-enpresak, Studio Gang Architects-ek, diseinatu zuten St. Regis. Gertu dagoen Aqua etxeorratza ere Gangen sorkintza da, eta hortaz, 2022 bitartean, horietxek dira emakume batek planifikatutako munduko bi egitura altuenak dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiturak elkarri lotutako hiru dorre ditu, "zurtoin/stem" deritzenak, eta elkarrekin bermatzen dira zurtoin horiek eskailera-mailak bezala, altuera desberdinetan, txikiena heren bateko altuera duelarik, eta bigarrenak bi herenekoa. Zurtoinak forma piramidal trunkatuetatik abiatuta eratzen dira, enbor geometrikoen formarekin, eta dorre bakoitzari itxura ondulatzailea ematen zaio horrela: ondulazio itxura areagotzen dute aukeratutako beiren tonuek. Constantin Brancusi eskultorearen Zutabe amaigabea lanarekin alderatu dute konposizioa.[9]

Jabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza finantzatu zuren miliar bat dolar inguru inbertituz Magellan Development Group taldeak eta Wanda Group talde txinatarrak, eta izen probisioanala izan zuen Wanda Vista Tower, baina aurrerago Magellan taldeak osoki erosi zuen txinatarren partea, eta partaidetza ireki zuen St. Regis Hotels & Resorts ostalaritza taldearekin, St. Regis izenarekin hotel bat irekitzeko dorrean (baina ez dorre osoan): izen berria hortik datorkio.[10] [11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «St. Regis Chicago» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-16 data duen 1134021091 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]