Michigan (aintzira)
Michigan[1] (ingelesez: Lake Michigan) Amerikako Aintzira Handietako bat da, osorik Ameriketako Estatu Batuetan dagoen bakarra. Mendebaldetik ekialdera, Wisconsin, Illinois, Indiana eta Michigan estatuetako lurretan ditu ur ertzak.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michigan izenak, jatorriz, «aintzira» besterik ez du esan nahi, ojibweraz mishigami hitzak «ur handia» esan nahi baitu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzira Handien arroa osatzen duen bostetako bat da, hirugarrena neurriari dagokionez: 57.800 km² (Kroazia baino pixka bat handiagoa). Munduko seigarren aintzirarik handiena da, eta ur geza dutenen arteko laugarrena. 190 kilometroko luzera, 494 kilometroko zabalera eta, batez beste, 85 metroko sakonera ditu[2].
Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean baitira. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze.
Arrantza, merkataritza, garraioak eta ikatz eta burdin meategiak dira Michigan inguruko ekonomiaren oinarriak[3].
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia 12 milioi lagun bizi dira Michigan aitziraren inguruko herri eta hirietan. 30.000 biztanle baino gehiagoko hiriak honako hauek dira:
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beaver
- Ipar Manitou
- Hego Manitou
- Washington
- Rock