Edukira joan

Staka Skenderova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Staka Skenderova

Bizitza
JaiotzaSarajevo, 1828
Herrialdea Otomandar Inperioa
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaSarajevo, 1891ko maiatzaren 26a (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, olerkaria, irakaslea, adult educator (en) Itzuli, etnologoa eta gizarte-langilea
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Staka Skenderova (Sarajevo, 1828 – ibidem, 1891ko maiatzaren 26a) bosniar irakasle, gizarte-langile, idazle, folklorista eta moja ortodoxoa izan zen.

Staka Skenderova Sarajevon jaio zen Serbiako Perepole herriko etorkinen familian. Haren nebak otomandar armadarako josten zuen, eta Skenderovak gaztetan ikasi zuen turkieraz hitz egiten[1][2]. Asko irakurtzen zuen, eta elizan abesten zuen emakume bakarra zen garai hartako Bosnian[3].

1858ko urriaren 19an, otomandar agintarien baimena lortuta, Sarajevoko lehen nesken eskola ireki zuen[1]. Hala ere, 1878an austro-hungariarrek Bosnia okupatu ostean, eskola itxi egin zuten arazo ekonomikoak zirela eta[4].

Aleksandr Hilferding Errusiako kontsularen ekimenez, Ljetopis Bosne 1825-1856 kronika idatzi zuen 1859an. Liburu hori Skenderovaren idazlan ezagun bakarra izaten jarraitzen du. Serbierazko testua galdu zen, baina Hilferdingek errusierara itzuli zuen eta San Petersburgon argitaratutako liburuan sartu zuen 1859an[2].

Azkenean, Skenderovak moja izatea erabaki zuen. Garai hartan Bosnian emakumezko monasterio serbiar ortodoxorik ez zegoenez, 1870ean Jerusalemera joan zen, eta han moja egin zen[5].

1891ko maiatzaren 26an hil zen istripu batean jasotako zauri larrien ondorioz[6].

  • Ljetopis Bosne, 1825–1856 (1859)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Bosnieraz) «Staka Skenderova» BH Leksikon jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-09-11) (kontsulta data: 2024-06-10).
  2. 1 2 (Errusieraz) Мельчакова, Ксения. (2015). «Проблема женского образования в Боснии. Стака Скендерова: её жизнь, её школа» Известия Самарского научного центра Российской академии наук 17 (3): 152-157. (kontsulta data: 2024-06-10).
  3. ↑ (Serbieraz) «Hadži Staka Skenderova» Zapadni Srbi 2015-03-08 (kontsulta data: 2024-06-10).[Betiko hautsitako esteka]
  4. ↑ (Ingelesez) «Staka Skenderova» Knjiženstvo (kontsulta data: 2024-06-10).
  5. ↑ (Bosnieraz) «Sjećanje na Hadži Staku Skenderovu» Starogradski haberi 9: 17. (kontsulta data: 2024-06-10).
  6. ↑ (Bosnieraz) «Staka Skenderova» Sarajevo 2013-04-12 (kontsulta data: 2024-06-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]