Starsky and Hutch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Starsky and Hutch
Starsky and hutch 1975.JPG
Jatorria
SortzaileaWilliam Blinn (en) Itzuli
IzenburuaStarsky & Hutch
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua4
Atalak93
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintzako telesaila, polizia-telesaila eta police television drama (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaLalo Schifrin
Tom Scott
Mark Snow
Emanaldia
Jatorrizko igorleaABC-2021-LOGO.svg American Broadcasting Company
Hasiera-data1975eko apirilaren 30a
Amaiera-data1979ko maiatzaren 15a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia eta Los Angeles

IMDB: tt0072567 Allocine: 301 Metacritic: tv/starsky-hutch TV.com: shows/starsky-and-hutch Edit the value on Wikidata

Starsky and Hutch edota Starsky & Hutch (euskaraz: «Starsky eta Hutch») 1970eko hamarkadako estatubatuar telesaila bat da. 93 atal izan zituen, 4 denboralditan banatuak, bakoitzak 48 minutu inguru irauten zituelarik, aldiz, lehenbiziko atalak 90 minutu izan zituen. William Blinn eta Ryan Blinnek sortu, eta 1975eko apirilaren 30a eta 1979ko maiatzaren 15a artean ABC katean aireratu zen. Jack Starrett zuzendariak zuzendu zuen (Claude Ennis Starrett Jr. izenpean), honek 1979an The Dukes of Hazzard telesaila ere zuzenduko zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesaila 1970eko hamarkadako Kalifornia estatuan girotua dago. Bertan, jaiotzez Brooklyngoa den David Starsky (Paul Michael Glaser) ilebeltza eta sendoa, eta Minnesota estatuko Kenneth "Hutch" Hutchinson (David Soul) ilehori eta izaera intelektuala duen polizia bikotearen kasuak eta nondik-norakoak azaltzen dira, betiere heuren Ford Torino gorri eta marra zuridunan "Bay City, California" ("Kalifornia, Hiri Zitala") deritzon fikziozko hiriko kaleetan barna doazela.

Maiz heuren kasuei buruz nahiz kale giroko informazioa jakin asmoz heuren informatzailea den Huggy Bear (Antonio Fargas) delakoarengana jo ohi dute. Bestalde, polizia bikotea Harold C. Dobey kapitainaren (Bernie Hamilton, lehen atalean Richard Ward) agindupean jardun ohi dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]