StreetComplete

Wikipedia, Entziklopedia askea
StreetComplete Logo.svg StreetComplete
Street Complete erabilera adibidea.jpg
Jatorria
SortzaileaTobias Zwick (en) Itzuli
Argitaratze-data2017
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa49.2
Ezaugarriak
EuskarriaAndroid
Programazio-lengoaiaKotlin eta Java
Irakur dezakeAndroid
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv3
Ekoizpena
GaratzaileaTobias Zwick (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen dugamifikazioa
Argumentu nagusiaOpenStreetMapa
Euskaraz
EuskarazBai[1]

https://github.com/westnordost/StreetComplete
Twitter: StreetComplete Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/westnordost/StreetComplete

StreetComplete aplikazioa OpenStreetMap (OSM) kartografia zerbitzu eta proiektu librean modu erraz batean ekarpenak egiteko tresna[2] bat da.

StreetComplete erabiltzea oso erraza da, umeek ere erabiltzeko pentsatuta dago. StreetComplete aplikazioak asko errazten du OpenStreetMap proiektuan, OpenStreetMap kartografia zerbitzuan, ekarpenak egitea, euskaraz dago gainera[1].

Nola erabili[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioa ireki eta OSMeko kontuarekin saioa hasi ondoren, mapa bat erakutsiko zaigu eta mapa horretako elementuetan klikatuz aplikazioak galderak egingo dizkigu. Adibidez:

  • Zenbat solairu ditu etxe horrek?
  • Zein da arrandegi honen ordutegia?
  • Zein motatako zola du kale honek?
  • Zein da etxe honen kale zenbakia?
  • Jolasleku hau irisgarria da publikoari begira?
  • Zein motatako bidegurutzea da hau? (semaforoak, zebrabidea ala markarik gabekoa?)

Aplikazioak gamifikazio estrategiak ere erabiltzen ditu, hainbat ekarpen edo erronka eginez gero, sari sinbolikoak ematen-eta.

Joko bat balitz bezala, jolastuz informazio oso interesgarria partekatu dezakegu, OpenStreetMapeko erabiltzaile guztientzat eskuragarri, geroago beste zerbitzuetan erabili ahal izango dena. Wikipedian bertan, esate baterako. Adibidez Wheelmap toki irisgarrien mapa edo eraikinak 3 dimentsiotan marrazten dituen OSM Buildings.

Erabiltzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

StreetComplete aplikazioaren ezarpenen pantaila argazkia. Euskarazko lokalizazioa boluntarioek egiten dute[3]. Gerta daiteke zuk duzun bertsioan aplikazioaren hizkuntza paketea ez egotea euskaraz % 100.

StreetComplete instalatzeko Android sistema eragilearekin bakarrik ibil gaitezke, oraingoz. Doan deskargatu daiteke ohiko plataformetatik. [4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]