Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Gure inguruaren mapa osatu, galdera bidez
Ikasleekin maiz egiten den ariketa bat gure inguruaren mapa osatzea da. Horretarako tresna digital libreak badaude, adibidez OpenStreetMap garatzen egin daitekeena. Hala ere, tresna hori konplexuegia izan daiteke Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Horregatik, aplikazio txiki bat aurkezten dizuegu hemen, mapak egiten lagungarri dena: StreetComplete[1][2].
StreetComplete Android gailuentzako aplikazio sinple bat da[3], OpenStreetMap erabiltzen du mapa bat erakusteko, eta mapa horretan falta diren hainbat gauza galdetzen dizkigu: zenbat pisu ditu etxe horrek? Zebrabide hau egokituta al dago gurpildun-aulkientzat? Itsuentzako soinua ematen al du semaforo hark?... Galdera hauek erantzunez, kontatzen, mapa osatzen dugu, eta gure ingurukoei laguntzen diegu herria hobeto ezagutzen. Eta ez hori bakarrik, Gurpil-aulkian doazenei edo bizikletan ibili nahi dutenei informazio baliotsua ematen diegu, eurentzako propio prestatutako mapak osatzen baitira.
Landutako konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:
- hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
- ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
- elkarbizitzarako konpetentzia (integrazioa, irisgarritasuna...),
- ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
- izaten ikasteko konpetentzia,
- matematikarako konpetentzia, (zenbakiak, pisuak, ordutegiak),
- teknologiarako konpetentzia, (gailu bat erabili behar da, mapa digitalak ulertu...)
- gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (herria eta hiria irisgarriago nola egin ulertu, ibilbideak, lurralde-antolaketa, eduki libreak sortuko dituzte...)
- motrizitaterako konpetentzia, (mapan euren burua kokatzeko konpetentzia, lekuetatik igo eta jaitsi, inguratu...)
- konpetentzia digitala.
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Aplikazioa jaitsiko dugu hemendik ==> https://play.google.com StreetComplete edo hemendik ==> https://f-droid.org/ StreetComplete (edozein Android gailutan funtzionatzen du) eta gure inguruan dauden objektuei erreparatuko diegu. Galderak erantzuteko errazak izaten dira, eta aukeratu daitezke:
- Kontatzeko galderak
- Ordutegien galderak
- Irisgarritasun galderak
- ...
Erantzunak igotzeko kontu bat beharko dugu OpenStreetMapen, erraz egiten dena. Menuaren botoian sakatuko dugu (goian eskuman) eta "Nire profila" aukeratuko dugu. Bertan aukera izango dugu OpenStreetMapen kontu bat egiteko, gure beste edozein sarbide mota erabilita. Hau egin gabe, aldaketak ez dira argitaratuko mapan.
-
Saiorik hasita ez badugu agertzen den pantaila.
-
Saioa hasteko aukera ematen digun gunea, OSMn.
Talde modua
[aldatu iturburu kodea]
Aplikazioak aukera ematen du talde moduan erabiltzeko, gailu bat baino gehiagorekin. Talde moduan mapeatuz gero (2-12 gailu artean) aukera ematen digu bakoitzak letra bat aukeratzeko eta gatazkarik ez egoten mapeatzen ari garen horretan. Talde moduan egiten diren ekarpenetan ez ditu bi aldiz galdetzen gauza berbera eta behin igota galdera horiek ere taldeko bakoitzari erantzun bezala agertuko zaizkio.
Erronka berriak sortzea
[aldatu iturburu kodea]Gure eskola inguruarekin laster amaituko dugu. Horregatik garrantzitsua da irakasleak erronka berriak sortzea, akaso ikasle handiagoekin OpenStreetMap erabiliz. OSMekin gauza berriak gehitu daitezke: mapan agertzen ez diren eserlekuak, komertzioak, bidegorriak, bizikletak aparkatzeko lekuak, zebrabideak, jolastokiak... interesgarria izan daiteke ere ikasleekin ariketa egiten dugunean falta diren eremu horiek guztiak apuntatzea, ondoren gehitu eta, hurrengo egunean, galdera berriak izateko.
Ikus, gainera
[aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu iturburu kodea]- https://play.google.com/ StreetComplete Androiderako.
- https://f-droid.org/ StreetComplete Androiderako.
Erreferentziak
[aldatu iturburu kodea]- ↑ https://play.google.com StreetComplete
- ↑ https://f-droid.org/ StreetComplete
- ↑ «StreetComplete, euskarazko aplikazioa zure inguruko kartografia librea egiteko» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «AndroidEuskaraz - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).