Strigidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Strigidae
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Strigiformes
Familia: Strigidae
Vigors, 1825
Generoak

25 inguru, ikusi testua

Sinonimoak

Striginae sensu Sibley & Ahlquist

Estrigidoak (Strigidae) Strigiformes ordenako hegazti harrapari gautarren familia bat dira. Hontz-espezie batzuk eta mozoloak, adibidez, familia honetakoak dira. Gauez ibiltzeko moldatuta daude, baina Tytonidae familiako beste hontza-espezie batzuk baino gutxiago. Buru handia dute, eta bi begiak, oso handiak, posizio frontalean daude, hegazti gehienetan ez bezala; horri esker, estrigidoek ikusmen binokularra dute.

Burua oso mugikorra da, eta 270° biratu daiteke. Entzumena ere oso zolia da, eta barne-belarriko kanalak posizio desberdinean daude; hala, soinua aldi berean iristen da bi belarrietara, eta horrek aukera ematen die soinuaren iturria zehatz-mehatz kokatzeko.

Ornogabeak eta ornodun txikiak jaten dituzte. Digestioa amaitu ondoren, harrapakinen parte digerigaitzak ahoratu egiten dituzte bola bat eginda. Oso banaketa kosmopolita dute; mundu osoan bizi dira, Antartikan izan ezik.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Kongresu Ornitologikoaren arabera (2.7 bertsioa, 2011), familia 25 generotan banatua dago, eta 203 espezie bizi ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Strigidae Aldatu lotura Wikidatan