Stuart Conquest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stuart Conquest
Conquest rd7 4thEUIO.JPG
Bizitza
Jaiotza Ilford1967ko martxoaren 1a (51 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Jarduerak
Jarduerak xakelaria

Stuart Conquest (Ilford, 1967ko martxoaren 1a) britainiar xake jokalaria da, eta Nazioarteko Maisu Handia.

Txikitatik talentu handiko xake jokalaritzat hartu izan da. 1981ean, 14 urte zituelarik, Munduko Gazte Xake Txapelketako irabazlea izan zen, sub 16. kategorian.

Conquest 1997an Erresuma Batuko Xake Azkarreko Tapelketako irabazle izan zen. 1995 eta 2000. urteetan Hastings Torneoa irabaztea lortu zuen. 2001ean Clichy (Frantzia) Torneoa irabazi zuen 14. kategorian. FIDE klasifikazioan bere puntuaziorik altuena 2601 ELOkoa da, 2001eko urrian.

2008ko Britaniar Txapelketa irabazi zuen Keith Arkellen aurka, txapelketako lehen postuan berdinduta egon ostean. 1990. urtetik aurrera Ingalaterrako xake taldearekin parte hartzen du Xake Olinpiadetan eta Europako Taldekako Xake Txapelketa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stuart Conquest Aldatu lotura Wikidatan