Su festak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Su festak
Jatorria
Egilea(k)Jon Urzelai Urbieta
Argitaratze-data2023
IzenburuaSu festak
ArgitaletxeaSusa
ISBN978-84-19570-05-5
Ezaugarriak
Pisua666 gramo
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara

Su festak: euskal musika jaialdiak XXI. mendean Jon Urzelai Urbieta (1990, Zumarraga) kultur kazetari eta antolatzaile gipuzkoarraren saiakera da. Liburua 2023ko maiatzean argitaratu zen Susa argitaletxean eta egilearen lehena da.[1]

Musika jaialdiez hausnartzeko tresna da liburua, fenomenoaren baitan dauden elementuei erreparatzeko testua, baita hiri eta nazio markez, turistifikazioaz eta folklorizazioaz hitz egiteko ere.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertzen da saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu.[2]

Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifikazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatzen dira.

Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak. “Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat”, ohartarazten da liburuan.

Horrez gain, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratzen da, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen.

« Geroz eta eztabaidaezinagoa da norberaren behar eta desioak ase ahal izatea era zilegian aldarrikatu zuen kontrakulturari neoliberalismoak emandako erantzun hipertrofikoa, egokia ez izateaz gain, ekozida ere badela, eta, beraz, erantzun berriak emateko garaia da, horrek ardura eta desaztea eskatzen duela onartuz. »
Jon Urzelai Urbieta.

Hezurdura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua bost ataletan dago banatuta:[3]

  1. Koba.
  2. Basoa.
  3. Herria.
  4. Hiria.
  5. Koba (berriro).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Imaz, Andoni. «Musika jaialdiak auzitan, Jon Urzelairen 'Su festak' saiakeran» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  2. Susa. «Susa literatura - Su festak» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  3. «Susa literatura - Su festak» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]