Edukira joan

Walden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenengo edizioaren azala.

Walden (jatorriz Walden, Life in the Woods edo "Bizitza basoetan) 1854an, Henry David Thoreauk (1817-1862) idazleak argitaratutako saiakera ospetsua da, idazle estatubatuarrak idatzitako testu ospetsuena. Waldenek eragin handia izan du bai ekologismoan baita ere Desobedientzia zibilleko mugimenduetan.

Ideia nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honetan egileak berak bizi izandako esperientzia kontatu zuen. Thoreau bi urte, bi hilabete eta bi egunez Walden aintziraren ondoko etxetxo batean bizi izan zen. Etxetxoa hark berak eraiki zuen eta janaria bere baliabideak erabiliz eskuratzen zuen. Esperientzia horrekin izadiarekin lotuta bizi izateko aukera azaldu nahi zuen. Modu batez, honekin haren ideologia erakutsi nahi zuen: gizakiak libre izateko naturan bizi behar du, alienatzailea den gizartetik kanpo.

Liburu honetan oinarritutako mugimendua mundu osoan zabaldu zen. Thoreauren jarraitzaileen artean Justo Garate (1900-1994) euskalduna egon zen.

Burrhus Frederic Skinner, konduktismoaren defendatzailea, bere eleberriari izenburua jartzeko liburu honetan inspiratu zen Walden Two (1948).

Walden aintzira (Walden Pond) Concord, Massachusetts.

Walden euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urtean Katakrak argitaletxeak Walden-en euskarazko itzulpena argitaratu zuen. Itzulpena Danele Sarriugartek egin zuen. Euskarazko edizio horrek hitzaurre gisa Antonio Casado da Rochak proposatutako irakurketa gida bat ere badu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Thoreuauk egin zuen etxetxoaren erreprodukzioa.