Sugar Ray Leonard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sugar Ray Leonard
Ray Leonard 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Wilmington (Ipar Carolina)1956ko maiatzaren 17a (61 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Lanbidea
Lanbidea boxeolaria
Altuera 178 zentimetro
IMDb nm0005145 eta ch0307785
http://www.sugarrayleonard.net

Sugar Ray Leonard (Wilmington, Ipar Carolina, AEB, 1956ko maiatzaren 17a) estatubatuar boxeolaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugar Ray Robinson ospetsuaren ohorez hartu zuen Sugar goitizena. Urrezko domina erdietsi zuen welter pisuan 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan. Diru-premiak boxeolari profesional egitera behartu zuen 1977an, eta WBC Munduko Boxeo Kontseiluaren Welter Pisuko Munduko Txapelketa irabazi zuen 1979an, Puerto Ricoko Wilfred Benítez mendean hartuz.

1980an, Roberto Durán panamarrak kendu zion txapela, baina urte berean berreskuratu zuen ordaineko borrokaldian. 1981ean, WBA Munduko Boxeo Elkartearen welter eta superarin pisuetako munduko txapelketak bereganatu zituen. 1982an, erretina askatuta, utzi egin zuen boxeoa, baina 1984an berriro itzuli, eta Erdi Pisuko Munduko Txapelketa irabazi zuen 1987an, Marvin Haglerren aurka. 1988an, WBCren Supererdi eta Superastun Pisuetako Munduko Txapelketak bereganatu zituen; hala, bost mailatako txapelketak irabazten zituen lehen boxeolaria bilakatu zen.

1997an, munduko txapelketarako borrokaldia galdu, eta erretiratu egin zen. Profesionaletan egin zituen borrokaldietan, 36 garaipen lortu zituen, eta 3 bakarrik galdu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sugar Ray Leonard Aldatu lotura Wikidatan