Suger (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suger
Datuak
JatorriaDima (Bizkaia)
Musika motaRock and roll
InstrumentuakGitarra, teklatua, bateria, alboka eta ahotsa
Urteak2019 - Gaur egun
Taldekideak
Imanol Salvador

Mikel Azagirre

Oier Leonardo
Lehengo taldekideak
Markel Ruiz
Informazio gehigarria
Facebook: suger.taldea Twitter: Suger_taldea Instagram: suger_taldea Youtube: UCFIMkbqj9Tng4RF1l_J5AXw Edit the value on Wikidata

Suger taldea 2019an Diman (Bizkaian) sorturiko rock taldea da, gaur egun hiru musikariz osatua. Bertan gitarra, bateria eta teklatuarekin, beti ere albokaren deiadarrek lagundurik, haien rock and roll, pop rock, punk, metal zein folk rock estiloen eraginak antzeman daitezke euren errepertorioan.

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Imanol Salvador: Abeslaria eta gitarra elektrikoa.
  • Mikel Azagirre: Koroak, teklatua eta alboka.
  • Oier Leonardo: Bateria.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suger taldea 2019an sortu zen, Diman (Bizkaian). Aurretik beste taldeen bertsioak jotzen egon ondoren, Mikel Azagirre (teklatua, alboka eta bigarren ahotsak), Oier Leonardo (bateria), Imanol Salvador (gitarra eta ahotsa) eta Markel Ruiz (Baxua eta bigarren ahotsak) batu egin ziren proiektu pertsonal batekin hasteko abesti propioak idatziz.

Kontzertu gutxi batzuk eman eta gero, pandemiak behartuta geldialdi bat egin behar izan zuten. Hala ere, baxu joleak agur esan baino lehen, Soroll maketa grabatu zuten 2021ean, Bilboko Kantauri estudioetan.

Bertan lau kanta argitaratu ziren:

Sugerren esentzia batzea zaila izanda ere, maketa horretan taldearen gorputza ahalik eta ondoen konprimatzen saiatu ziren orduko lau taldekideak. Musika arloan, rock and roll klasikoenetik rock-poperaino doa Soroll, metal edo punketik pasata, bost instrumentu eta hiru hizkuntza direla medio: euskara, gaztelera eta katalana.

Bertan, “Aquí som” abestian, adibidez, Mikel Azagirreren alboka entzun daiteke, Imanol Salvadorrek katalanez idatzitako letran barneratuta.

Baxu joleak taldea utzi eta gero taldea hirukote bezala geratu da, izan ere, baxu baxu jole bila dabiltza.

2022ko apirilean, Gaizka Serrano baxu jolearen laguntzaz, bosgarren abesti bat argitaratu zuten “El Último Trago” izenpean, Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatuta.

Egun, taldea ideia berriekin lanean ari da etorkizunean abesti berriak grabatu eta argitaratzeko.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soroll (2021)
  • El Último Trago (2022)

Argitalpenen Xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Soroll":[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko apirilaren 4an argitaratutako taldearen lehenengo maketa. Maketaren izenak berezko esanahia dauka, katalanetik itzulirik "zarata" baiteritzo.

  • Ez Esan Agur:

Maketako lehengo kanta, taldearen hitzetan "Sugerren lehenengotariko kanta".

  • Aquì Som:

Taldeak duen beste zutabeetako bat agertzen da abesti honetan, euskal  instrumentuari omenaldia eginez albokaren deiadarraz gidatutako abestia, rock and roll doinuekin fusionatuta.

  • Un Segundo:

Sugerreko taldekideek rock and roll klasikorantz hurbilketa egiteko saiakuntza batean sortu zuten, bertan antzeman daitezkeen pianoaren hotsek lagundurik.

  • Azalik Gabe:

Taldearen abestirik ezagunena, Oier Leonardoren hitzak, melodia itsaskor batean biribilduta.

"El Último Trago":[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu positibo batetik, heriotzaren aurrean norberaren eta ingurukoen gogoeta adierazten duen abestia, riff eramankor eta estribillo potente batekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]