Dima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dima
 Bizkaia, Euskal Herria
Dimako jaiak.jpg
Dimako jaiak.

Dimako bandera

Dimako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Arratia
Izen ofiziala Bandera de Dima.svg Dima
Alkatea Josu Gorospe Lapatxa (EAJ-PNV)
Posta kodea 48141
INE kodea 48026
Herritarra dimoztar, dimatar / zamakolista
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 34″ N, 2° 42′ 30″ W / 43.1093279°N,2.70838236605°W / 43.1093279; -2.70838236605Koordenatuak: 43° 06′ 34″ N, 2° 42′ 30″ W / 43.1093279°N,2.70838236605°W / 43.1093279; -2.70838236605
Dima hemen kokatua: Bizkaia
Dima
Dima
Dima (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 61 km2
Garaiera 133 metro
Distantzia 25,8 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 1.459 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 32)
% 51,12 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,88
Dentsitatea 23,92 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 30,12
Zahartze tasa[1] % 18,04
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 67,34
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,46 (2011)
Genero desoreka[1] % -4,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,93 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 84,78 (2010)
Euskararen erabilera %65,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.dima-udala.org

Dima Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa, 2016. urtean 1.459 biztanle zituena. Biztanle gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburuan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrekoatxa haitza.

Dima bailara luze bat da Igorretik Otxandioraino doana albo bietan ingurune oso malkartsu eta ikusgarrian kokatuta dagoena. Bailarako puntu baxuena 200 metroan dagoen Ugarana auzoa da, Dimako auzoburua dena, bertan kokatzen da udaletxea eta eliza nagusia. Hortik Otxandiora doan errepidea iparraldean Urkiolaraino heltzen den Aramotz mendilerroa dauka, hor Mugarra (964 metro), Arrietabaso (1.018 m) eta Leungane (1.009 metro) mendiek Dima eta Mañaria banatzen dute Zornotza eta Durangotik. Errepide horretako hegomendebaldean Urrekoatxa haitzak eta Altungane ingurukoek banatzen dute Areatza eta Zeanuritik. Beraz, Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.

Mugarra mendira doazen eskalatzaileak

Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat Otxandioraino iristen da. Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterraneorantz.

Udalerriko ibai nagusia Indusi ibaia da. Hegoekialdetik iparmendebaldera doa, eta Arratia ibaian isurtzen ditu urak Igorren.

Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, Geologikoki ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak. Josune Bereziartu eskalatzailea Baltzolako haitzuloko sabaian aritzeagatik ezaguna da mundu mailan. Bertan goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituzten aspaldi.[2] Eta gainera Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin ugari jaso baitituzte ikerlari askok.[3]

Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural harrigarri horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea.[4]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Igorre, Lemoa eta Zornotza; hegoaldean Ubide eta Otxandio; ekialdean Mañaria, Abadiño eta Durango; eta mendebaldean Arantzazu, Arteaga eta Zeanuri.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dima auzo nagusiak hauek dira:[5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (barazkiak), abeltzaintza (esne- eta haragi-behiak) eta basogintza dira lanbide nagusienak. Baina, dimarren erdiak ondoko herrietan egiten du behar, industrian, eta zerbitzu-sektorean.[2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dimako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Rafael Ugalde aukeratu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Nekane Intxaurtza Etxebarria alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dimako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
5 / 9
471 (% 52,98)
5 / 9
481 (% 51,89)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
390 (% 43,87)
4 / 9
435 (% 46,93)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaleko euskararen barruan Arratiako euskararen barruan kokatzen da dimarren hizkera. Herritar gehienak euskaldunak izanda Dima euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Hori herriak euskararen kulturari egin dizkion hainbat ekarpenetan ikus daiteke:

UEMAko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Dima.[6]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [7]

Ahotsak.eus ataria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dimako Balentin Ziarrustaren[8] testigantza (Ahotsak[9][10] proiekturako)

Ugari dira (gutxienez 23 hizlari) Ahotsak.eus atarian Dimako hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[11]

Dimoztarren ekarpenak euskararen kulturara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat dimoztarrek ekarpen nabarmenak egin dizkiote euskararen bizitzari eta kulturari, besteak beste hauek:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarea[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dimako eliza.
    San Pedro apostol eliza, Pietatearen baseliza eta hilerria (Ugarana).
  • Zamakolako errota eta Errotazar zentral hidroelektrikoa (Indusi).

Lihoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[25]

Ipuin eta legendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen.

Batzuek diotenez, oraindik sorginek eta izpiritu batzuek ezkutaleku gisa erabiltzen dituzte. Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea. Legendak dioenez, jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[3]

Antropologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dimako hainbat azterketa antropologiko aztertu ditu Abel Ariznabarretak, besteak beste hauek:[26]

  • Behinola basakortak, gaurregunean kortabasoak.
  • Kortabasoak: lurraren jabetza eta erabilpenak mendialdean
  • Errotarien kontatzeko sistema
  • Arratiako ohitura eta sineskerak R. M. Azkueren "Euskalerriaren Yakintza"-n

Dimoztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. a b «Dima, herri txikerren harrotasuna» www.ikasbil.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  3. a b Arretxe, Jon (1998) «Baltzola» HABE (277).
  4. «ARRATIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  5. a b Ariznabarreta Zubero, Abel (2004) «Dimako (Bizkaia) elizatearen barrutiko auzuneak, kofradiak eta ermitak» www.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  6. a b «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  7. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  8. «Ziarrusta, Balentin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  10. «Garia eta artoa egiten ziren; gaztetako bizimodu gogorra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  11. «Dima - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  12. «Esteban Uriarte "Utarre"» BDB. Bertsolaritzaren datu-basea Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Elkartea . Noiz kontsultatua: 2017-01-26.
  13. a b Berria.eus «Abel Ariznabarreta, Nagore Amondarain, Alazne Iruretagoiena eta Kristina Berasain, EKTko kontseilari berriak» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  14. «Abel Ariznabarreta Zubero :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  15. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  16. Gotzon Aurrekoetxea Olabarri :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea UEU . Noiz kontsultatua: 2017-12-16.
  17. irudia (2017) Gotzon Aurrekoetxea Olabarri Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2017-12-16.
  18. «literaturaren zubitegia - Juan Mari Atutxa» zubitegia.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  19. «Atutxa, Juan Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  20. UEUk "Ornodunak" liburua argitaratu du, biologia ikasleak eta naturazaleak tentatzeko asmoz Sustatu, 2010-09-26
  21. Intxaurtza Etxebarrria, Nekane UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365 . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  22. «Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco» www.legebiltzarra.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  23. Latatu Nuñez, Ainhoa UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365 . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  24. Udako Euskal Unibertsitatea 2018-12-13 . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  25. a b Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe () Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima BBK ISBN 8480562064 PMC 432926614 . Noiz kontsultatua: 2018-12-15.
  26. «Abel Ariznabarreta Zubero :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  27. «Pujana Anzola, Braulia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  28. a b UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365 . Noiz kontsultatua: 2019-09-21.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dima Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa