Alboka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alboka baten argazkia

Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator: al-bûq (البوق).

Haize instrumentua da.

Albokaren atalak ikusgai.

Albokari tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai bateko Zeanuriko albokalari eta pandero joleak.

Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000) Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.

Gaur egungo albokariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo albokalari eta pandero joleak Hernaniko 2008ko Txalaparta Jaialdian zehar kale emanaldia eskainiaz.

Azpimarratzekoa da Mariano Barrenetxea (Galdakao, 1938-), baina batik bat Juan Mari Beltran (Donostia, 1947-), musikari handia eta Ibon Koteron (Bilbo, 1967-) jole iraultzailea, Kepa Junkeraren eskolakoa.

Bestela, 1990eko hamarkadan musika tresna Exkixu taldeak rock esparruan ezagutarazi zuen. Albokalari bikain gisa Alboka taldeko Alan Griffin irlandarra ere aipatzekoa da.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alboka Aldatu lotura Wikidatan