Suillus tridentinus
Suillus tridentinus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus tridentinus Singer, 1945 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus tridentinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Suillus tridentinus Suillaceae familiako onddo espezie bat da. Erdipurdiko jangarria, oso harroa.
Sinonimoa: Boletus tridentinus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, Haragitsua, laua baino ganbila gehiago, batzuetan konikoa errezel hondarrekin. Arre-adreilu kolorekoa, gorri-laranja argiagoa eta laranjatuagoa ertzean. Gainazal zimurtsu samarra. Ertza beherantz biribilduta eta gero zuzen.
Tutuak: Luzeak, itsatsiak, laranja kolorekoak.
Poroak: Ertainak, angelutsuak. Laranja edo arre-laranja kolorekoak.
Hanka: 4 eta 11 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa edo goialdean lodiagoa, sarritan kurbatua, oinarri estua edo sabelduna, gutxitan berdina, eraztun formako errezelarekin, zurixka-hori kolorekoa, gorri-laranja tutuen azpian.
Haragia: Limoi kolorekoa arre-adreilu kolorekoa azalaren azpian, lodia. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[1]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Tridentinus epitetoa ere latinetik dator, Trentokoa, esan nahi duen "tridentinus" hitzetik. Trentoko eskualdean zabaldua dagoelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alertze basoetako tipikoa da, eta poroen kolore ederragatik bereizten da antzekoetatik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda bukaeratik udazkenera. Alertzeen azpian, taldeka edo isolatuta, mendian. Ez da oso ohikoa
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, batez Alpeak ere, Errusia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 46 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 527 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Suillus tridentinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.