Sumendi Armada
Sumendi Armada FROLINATen eszisio bat izan zen. Mahamat al-Baglanik abiatu zuen herrialdearen zentru-ekialdean eta teorizazio islamiar fundamentalistakoa zen. Bere existentzia laburra izan zen. Acyl Ahmedek indarra eman zion arabiar jatorriko jendearekin elikatuz. Libian zuen egoitza nagusia eta Muammar al-Kadafiren laguntza jaso zuen.
Acylen lidertzarekin Oueddei Goukouniren Herriaren Talde Armatuak (FAP) kontrolatu zituzten Biltine eta Salamaten, nahiz eta azken hauek askoz gehiago izan. 400-500 kide zituen garai hartan Sumendi Armadak, baina oso fama ona zuten, gerlari apartak baitziren. Zuruq, beltz eta Tubu herriek ez zuten ondo ikusten talde honen presentzia, hala ere.
1978an Sumendi Armadak, Kadafik lagunduta, FAPen posizioak erasotu zituen Faya-Largeaun, baina ez zuten gehiegirik lortu. Horren ostean Libiaren laguntza areagotu zen eta horregatik Goukounik eurekin harreman guztiak eten zituen, baita Kadafirekin ere.
Acyl eta Goukounik, hala ere, Hissène Habré aliatutzat hartu zuten 1979an, N'Djamenako batailan zehar. Bataila horretan hegoaldeko jendez osatutako gobernua suntsitu zuten.
Nazioarteko Komunitateak kezka azaldu zuen Txadeko egoera dela eta. Horregatik Nigeriak bake konferentziak bultzatu zituen. Hala ere konferentzia hauetarako Sumendi Armada ez zuten gonbidatu. Horregatik hauek Ekintza Pribisionalerako Fronte Batua sortu zuten (FACP), gobernuaren aurkako taldea, Libiak lagundua eta Batasun Nazionaleko Trantsiziozko Gobernuaren aurkakoa (GUNT). FACPak ez zuen gehiegi lortu eta Kontseilu Demokratiko Iraultzaile izena hartu zuen (CDR), Ahmat Acyl lidertzat hartuz.