Summis desiderantes affectibus
Summis desiderantes affectibus | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Inozentzio VIII.a |
Argitaratze-data | 1484 |
Izenburua | Summis desiderantes affectibus |
Ekoizpen lekua | Erroma |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Argumentu nagusia | sorgin-ehiza |
Summis desiderantes affectibus (euskaraz: «Gar gorenaren irrikan») Inozentzio VIII.a aita santuak 1484ko abenduaren 5ean promulgatutako buldaren izenburua da. Testuaren helburua inkisidoreei Alemanian sorginen ehizerako botere gehiago ematea zen.[1] Beste aldetik, bulda horrekin 906 urtean promulgatutako Canon Episcopi atzera bota zuen; Canon horrek sorginkerietan sinistea heresia zela ezartzen zuen.
Ingurumen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heinrich Kramer inkisidorearen eskaerari erantzunez aita santuak plazaratu zuen bulda hau: honen bidez Alemaniako bertako eliza-autoritateen laguntza inkisidoreei zabaldu nahi zuen. Buldarekin Heinrich Kramer eta Jacob Sprenger dominikoek Alemaniako lehen sorgin ehiza beldurgarriari ekin zioten. Biek ala biek, 1486-1487. urtean, antza haiek jasotako esperientzietan oinarrituta, Malleus Maleficarum (euskaraz: «Sorginen mailua») liburu ospetsu eta zitala sinatu zuten, sorginkeriaren aurka borrokatzeko eskuliburua (oraindik gaur egun argitaratzen da). Gaur egun egileen izenak zalantzak daude: dirudienez Kramerrek bakarrik idatzi zuen eta Sprengerren ospea erabili zuen liburuari oinarri teologiko handiago emateko. Inozentzio VIII.ak Inkisizioari bere onespen osoa eskaini zien, sorgirekietan nahastutako errudunak haien arduren araberako kartzelarekin eta zigorrekin zigortzeko. Bulda, funtsean, Kramerren iritziak onartu zituen, hau da, Rhin bailaran sorginkeri eta heresia epidemia bat gertatzen ari zela, bereziki Mainz, Kolonia, Trier, Salzburg eta Bremen elizbarrutietan.
Buldaren bidez tokiko agintariei inkisizioekin lankidetzan aritzea eskatzen zuen aita santuak eta hori egiten ez zutenei eskumikuekin mehatxatzen zituen. Mehatxuak izan arren, Kramerrek ez zuen espero zuen laguntza jaso. Ondorioz, baztertu behar izan zen aipatutako Malleus Maleficarum liburua idazteko; liburuaren hasieran Summis desiderantes affectibus bulda jarri zuen, aita santuaren onespena nolabait azaltzeko.[2] Dena dela liburua ez da elizaren testu ofiziala.
Buldan sorginkeriaren krimen espiritualak eta materialak laburki azaltzen dira. Historikoki, buldak haro moderneetako sorginkeriaren ehizari atea ireki zuela onartuta dago. Buldak, bestetik, badu ere bere irakurketa politikoa zeren eta Alemaniako apaiz katolikoen eta Erromako apaizen arteko gatazkak erakusten batitu, azken finean inkisidoreak Erromako agindupean zeuden eta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kors, Alan Charles; Peters, Edward (2000). Witchcraft in Europe, 400-1700: A Documentary History. Philadelphie, University of Pennsylvania Press. (ISBN 0-8122-1751-9) 177.or.
- ↑ http://www.persee.fr/doc/ahess_0395-2649_1991_num_46_6_279011_t1_1294_0000_000
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Summis desiderantes affectibus |