Inozentzio VIII.a
Inozentzio VIII.a[1] (Genova, 1432 - † Erroma, 1492ko uztailaren 25a) Eliza Katolikoaren 213. aita santua izan zen 1484 eta 1492 urteen bitartean. Summis desiderantes affectibus bulda ezarri zuen, sorginkeriaren aurka borrokatu zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizimodu limuriko gizona izan zen. Beldevere delakoa eraikiarazi zuen Vatikanon, bera bertan bizitzeko. Bere ahaideak jarri zituen gorteko kargu guztietan, eta eliza-karguen salmenta bultzatu zuen. Politika horrek Erroman Orsinitarren matxinada eragin zuenean, gogor ekin zien matxinatuei. Heretikoen eta sorginen kontra jardun zuen. Errege-erregina Katolikoek Granada hartu zutenean, ospakizun handia antolatu zuen (1492).[2]
Ituna egin zuen Bayezid II.a sultan turkiarrarekin, gerretako gatibuak trukatzeko, eta ondorioz jaso zuen Erroman otomandarrek zeukaten erlikia bat, Lantza Santua.[3]
Bizitzako azken urtea oso gaixo igaro zuen, ohean gehienbat, eta 60 urterekin hil zen, hauts bihurtutako esmeralda erreen edabe bat eman ziotenean sukarra jaisteko. San Petri basilikan dago hilobiratua, Antonio Pollaiuolok egindako hilobi monumental batean.[4]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Reyes, Jorge. (2025-04-18). «La lanza de Longinos que atravesó a Jesús, ¿dónde está?» Religión Digital (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ Reardon, Wendy J.. (2004). The deaths of the popes: comprehensive accounts, including funerals, burial places and epitaphs. McFarland & Company, Inc., Publishers ISBN 978-0-7864-1527-4. (kontsulta data: 2025-10-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |