Sutan (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sutan
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motaska-rock
Urteak2014 -
Taldekideak
Alain Gutierrez
Aitor Segura
Unai Zabala
Aitor Aragón
Aitor Olabarria
Jonatan Yelamos
Asier Kerejeta
Maitane Arana
Isidro López

Sutan 2014an Bilbon sortutako ska-rock musika taldea da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an Azkue Fundazioak antolatutako Banden lehia txapelketan hirugarren postua lortu zuten. 2019 urtean haien lehen diska argitaratzen dute, "A·B" izenekoa. Haritz Harreguy-ren Higain estudioetan grabatu zuten apirilean eta Stage Live aretoan kontzertu berezi batekin aurkeztu zuten, Xavi Sarrià i el Cor de la Fera taldearekin batera. 2022an bigarren diskoa atera zuten, "II" izenekoa.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an formakuntza hau da: Aitor bateria eta koroak, Aragón perkusioa eta koroak, Segura gitarra, Unai baxua, Jonatan teklatuak, Alain ahotsa eta dultzaina, Kerejeta saxoa, Maitane tronpeta eta Isidro tronboia.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AB (2019, Motmo)[2]
  • II (2022, Mauka Musikagintza)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. MusikaZuzenean TB # 207 : Sutan. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  2. «AB» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  3. «II» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.