Sutan errea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joana Arcekoaren exekuzioa sutan errea.

Sutan errea ala sutan hila, norbait sutan errez hiltzea da. Gizakiaren historian herrialde eta garai ia guztietan jazo izan den heriotz zigorra izan arren, bere garairik gorenena Erdi Aroko Europa eta Espainiar Inperioaren menpeko Hego Amerikan izan zen, bereziki traizioa, sorginkeria eta heresia delituekin lotua.

Heriotz honen gainbehera XVIII. mendetik aurrera jazo zen, eta ordudanik heriotz zigor anker eta ezohikotzat jotzen da.

Euskal Herrian heriotz zigor honen kasurik ezagunena Zugarramurdiko sorginkeria prozesuan jazotakoak izan ziren, eta metodo honekin hildako jende ezagunenen artean Joana Arcekoa dago.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]