Sylvia Baleztena Azkarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sylvia Baleztena Azkarate
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSylvia Baleztena Ascárate
JaiotzaIruñea1886ko azaroaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1978ko martxoaren 29a (91 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Sylvia Baleztena Azkarate edo Ascárate (Iruñea, 1886ko azaroaren 2 – Iruñea, 1978ko martxoak 29) idazlea eta orientalista nafarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlista eta Eusko Ikaskuntzako bazkide goiztiarren handiki familiako kidea izan zen, Iruñeako Baleztena Etxearen jabe zirenak. Bere beste 8 neba eta ahizpen artean daude: Dolores eta Ignacio idazleak, Joaquín politikaria eta Pedro Mari pilotaria.[1][2]

Pablo Jaurrieta Músquiz diplomatikoarekin ezkondu zen eta hiru alaba eta seme bat izan zituen.[3]

1920an II Eusko Ikaskuntzen astean Iruñeako katedralean egin zen erakusketan (“Exposición de arte retrospectivo” bere abanikoen bilduma izan zuen erakusgai.[1]

Senarra, 1920 eta 1929 artean, Jerusalemgo kontsul izan zen bitartean, inguruko aztarnategi arkeologikoekiko eta biztanleen (bereziki emakumeen) ohiturekiko interesa garatu zuen eta bere ikerketak liburu nobelatu batean argitaratu zituen Jerusalén izenekoa.[3][4][5] Ume pobreentzako eskola sortu zuten, ”Colegio Español de Jerusalén” izenekoa.[6]

Israelgo estatua sortu ostean, senarra berriro izendatu zuten diplomatiko Jerusalemen eta bertara joan ziren bizitzera aldi batez.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerusalén da bere idatzi handiena (Imprenta y Librería de Jesús García, 1925)[2][5]

Hainbat aldizkaritan artikuluak idatzi zituen (Pregón aldizkarian besteak beste).[1]

Historia biblikoa aztertu zuen eta bere seme eta alabekin (azken hauekin bereziki) indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen. Alabak Antzinateko hizkuntzak eta arkeologia ikastera bultzatu zituen.[7]

Jerusalemen bizi izan zenean, Joseph Lagrange domingotar hizkuntzalari, arkeologo eta Biblian aditua frantsesaren laguna izan zen eta Jerusalemgo École Biblique-k antolatutako ikastaroetara joaten zen sarritan eta indusketetan parte hartu zuen.[1] [8]

Euskal Herritik bultzatuta Ekialde Hurbilera eta Egiptora egin ziren bidaia erlijioso – kulturalak lagundu zituen eta Tutankhamonen hilobia aurkitua izan zenean, 1922an, ondoren, hilobia eta Erregeen Harana ikustera joatera animatu zituen bidaiari horiek. [1][8]

Sylvia Baleztenaren Jerusalén lanaren azala.

1937an Acción Católicarekin kolaboratu zuen erakusketa bat eginez eta objektu ugari bilduz saltzeko eta Gerra Zibilean hondatutako elizak konpontzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Mangado, María Luz. (2017-12-12). «El legado de una orientalista» Diario de Navarra.
  2. a b «Baleztena in Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  3. a b «Baleztena Ascarate, Silvia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  4. Mangado Alonso, María Luz. (2022). Bajo el cielo de Oriente. El legado de España en Tierra Santa desde 1899 hasta 1955. in: Victoriensia 91. Gasteiz: ESET, 305-309 or. ISBN 9788471671844..
  5. a b (Gaztelaniaz) «Jerusalén | Bibliotheca Sefarad» Bibliotheca Sefarad - Bibliotheca Sefarad es una biblioteca digital de referencias bibliográficas de judaica especializada en temas hispanojudíos, Inquisición y sefardíes, con especial interés en las publicaciones españolas. 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  6. de Andrés Juanmartiñena, Verónica , (Universidad de Navarra). Sylvia Baleztena: El legado de una orientalista In “VI Congreso Iberoamericano de Egiptología Madrid 3-5 de diciembre de 2018 Libro resúmenes comunicaciones 2. , 73 or..
  7. «:: Bibliotecas Capuchinas ::» www.bibliotecascapuchinas.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  8. a b Mangado Alonso, María Luz. (2022). Bajo el cielo de Oriente. El legado de España en Tierra Santa desde 1899 hasta 1955. in: Victoriensia 91. ESET, 305-306 or. ISBN 9788471671844..