Tótem (filma)
Tótem (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Tótem |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko, Danimarka eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lila Avilés Solís |
Gidoigilea(k) | Lila Avilés Solís |
Antzezlea(k) | |
Naíma Sentíes (en) Montserrat Marañón (en) Marisol Gasé (en) Lukas Urquijo Hernández (en) Mateo García Elizondo (en) Iazua Larios (en) | |
Argazki-zuzendaria | Diego Tenorio (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
paloma-productions.com… | |
Tótem 2023ko Lila Avilés mexikar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitonaren etxera doa 7 urteko Sol, bere aitarentzat festa bat antolatzera. Pailazo sudur batekin eta koloretako ileorde batekin azalduko da, eta izebei prestaketekin lagunduko die. Dena da apur bat kaotikoa. Robertok, elektrolaringe bat erabiliz hitz egiten duen eta bonsaiak maite dituen aitonak, negarrez hasiko den paziente bati lagunduko dio; izeba bat urtebetetze pastela egiten saiatzen ari da, baina bere alaba txikiak ez du bakean utziko; beste izebak sendalari bat gonbidatuko du, etxeko energia txarrak garbitu ditzan; eta Cruz, Solen aitaren zaintzailea, familiak lurra jo ez dezan saiatzen ari da. Izan ere, urtebetetze festa bat da, baina baita agur bat ere: Solen aitak minbizia du, eta oso gaixo dago. Haurra kaos horren guztiaren erdian egongo da, aitarekin tarte bat noiz edukiko zain, bizitzari eta heriotzari buruzko galderez beteta.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naíma Sentíes: Sol
- Montserrat Marañón: Nuri
- Marisol Gasé: Alejandra
- Lukas Urquijo: Chavita
- Saori Gurza: Esther
- Teresita Sánchez: Cruz
- Mateo García Elizondo: Tonatiuh
- Juan Francisco Maldonado: Napo
- Iazúa Larios: Lucía
- Alberto Amador: Roberto
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Min ematen duten ospakizunak» Berria 2024-02-28 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |