TEC-9

Wikipedia, Entziklopedia askea
TEC-9
Motapistola erdiautomatiko
Jatorrizko herrialdea Suedia
 Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
Produkzioa
DiseinatzaileaGeorge Kellgren (en) Itzuli
FabrikatzaileaIntratec (en) Itzuli
Kopurua257.434
Zehaztasunak
Munizioa9 x 19 mm Parabellum

Intratec TEC-9, TEC-DC9 edo AB-10 pistola erdiautomatikoa da, 9 x 19 mm Parabellum munizioa erabiltzen duena.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TEC-9 -a “atzerakadaz” eragindako pistola erdi-automatikoa da. Arma honek 9mm-tako kartutxoak erabiltzen ditu. Intratec AB izeneko enpresa suediarraz aparte, arma honek Amerikako Estatu Batuetan ere fabrikatu zen; “Intratec” izeneko sukurtsal batek fabrikatu zuen. Arma honek bi materialez osatuta dago; lehenengoa kalitate kaxkar eta ez prezio ez oso handiko polimeroa da eta bigarrena altzairu merkea da. Lehen aldiz, arma honen fabrikazioaren helburua helburu militarretarako zen; hala ere, diseinatzaileek ez zuten nahi oso prozesu garestia izatea.

Suedian, arma honek ez zituen erosle askorik erakarri hasieran, horregatik AEBko merkatura eramatea erabaki izan zen. Hala ere, zenbait gaizkile arma aldatzen zuen era automatikoan su egin ahal zedin. Honen ondorioz Intratec konpainiak bere arma berritu behar izan zuen. TEC-9 -a 1985. urtetik 1994. urtera arte fabrikatu izan zen eta oso famatua izan zen Miamin mafia jamaikarraren eta kubatarren artean.

TEC-9arekin sortu ziren zenbait problema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cleveland eskolan egon izan zen atentatuaren ondoren, Kaliforniako estatuan arma hau debekatu izan zen. Zenbait berrikuntza eta gero Intratec konpainia TEC-DC9 -a sortu zuen. Bere izen berriaren esanahia hau zen: Designed for California. Hala ere, bai TEC-9 eta bai TEC-DC9 Estatu Batuetako 19. armarik arriskutsuena bezala izendatu zen eta honen geroztik, 1994. urtean, armaren eta bere aldaera guztien debekua ezarri zen.

Intratec konpainia itxi egin eta bere produkzio guztia gelditu zuen 1994. urtean. Hala eta guztiz ere, gaur egun, bigarren eskuko arma merkatuan aurki daiteke baina zenbait estatutan debekatuta dago; hala nola, Kalifornia, New York, New Jersey eta Maryland. Baina ez bakarrik Estatu Batuetan aurki daiteke arma hau, ere bai aurki ahal da bai Europako, Asiako eta batez ere Latinoamerikako zenbait herrialdeetan. Kalifornian eta AEBko beste estatuetan bezala arma honek herrialde askotan debekatuta edota lege oso gogorrak jasaten ditu erosi ahal izateko edo beste herrialde batzuetara bidali ahal izateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]