Taberna erromatar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taberna batzuk Trajanoren Azokako via Biberatican.

Antzinako Erroman, taberna bat, erromatar galtzada batean zegoen geltoki bat zen, non atseden hartu edo gaua igarotzen zen, cauponae-a baino zeozer finagoa nahi zuten bidaiarientzat. Galtzaden lehen denboretan, galtzada batetatik hurbil zeuden etxeak, legez behartuta zeuden eskatzen zuen edonori ostatu ematera. Ez dago inongo zalantzarik, sarrien erabiltzen ziren etxeak, laster lehen taberna bihurtu zirela, nahiz eta hauek, gaur egun taberna hitzarekin ulertzen dena baino, ostatuen antzekoagoak ziren.

Erroma hazten ari zenez, bere tabernae-ak luxuzkoagoak bihurtu ziren, ospe ona edo txarra hartuz ematen zituzten zerbitzuen arabera. Ostatu hoberenetako bat Tabernae Caediciae delakoa da, Via Appian. Hiri asko, denboran zehar, taberna konplexu baten inguruan, Rhinelandeko Rheinzabern eta Alsaziako Saverneren kasuetan bezala.

Erromatar galtzadetan zehar zeuden beste geltoki mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]