Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1919ko Abuztuaren 15ean sortu zen eta herria tradizio handia du. Taldea udalaren menpe dago. Urtean hiru aldiz plazaratzen dira, normalean dultzaineroen talde batekin eta, batzutan ere, La Tafallesa Musika Bandarekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraldoiek neurri desberdinak dituzte. Errege-erreginak, batetik, 4,15 metro; beste lauek, bestetik, 3,50 metro. Bakoitzaren pisua desberdina da ere bai: Erregea 55 kilo, Txinatarra 37 kilo. Konpartsa dantzatzeko 18 pertsona behar dira: irudi bakoitza hiru pertsona; guztira beste laguntzaileekin batera, hogetia hamar pertsona inguruak dira. Erraldoien egitura orain gutxi arte, 2005 urte arte, egurrezkoa zen; egun, aluminiozkoa da.

Erraldoiekin batera bost kiliki ateratzen dira: Neska beltzatxoa, Mutil beltzatxoa, Begihandiak, Aitona, Mejanero eta bi Zaldiko. Ia guztiak 1919koak dira, Mejanero salbu, Tuterako Oreden del Volantin Tafalla herriari 1981ean oparitua.

Erraldoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erregea eta Erregina kristauak
  • Txinatar bikotea
  • Beltzak bikotea

Erregea, Erregina, Gizon txinatarra eta Gizon beltza 1919ko abuztuaren 15ean atera ziren lehenengo aldiz. Emakume txinatarra eta beltza 1981ko abuztuaren 14ean.

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean zehar hiru aldiz ateratzen dira:

  • Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna, Tafallako patroia.
  • Inauterietan
  • Abuztuko herriko festetan

Halaber, Nafarroako eta beste tokietako herri askotan dantzatu eta dantzatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]