Tahiti

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tahiti

Tahiti - Papeete 1.JPG


Papeete, Tahitiko hiriburua, airetik ikusia.
Geografia
Kokapena Ozeano Pazifikoa
Uhartedia Sozietate Uharteak
Azalera 1,045 km2
Punturik garaiena Orohena mendia
Politika
Herrialdea  Frantzia
Hiri populatuena Papeete
Hiri populatuenaren biztanleria 26.017
Gizartea
Biztanleria 178.133 (2007ko abuztua)

Tahiti[1] Polinesia Frantseseko uharte handiena da. Ozeano Barean dago eta hiriburua Papeete da. Uharteak guztira 1.042 km²-ko azalera du eta gune altuena Orohena mendia da. 1998an 131.000 biztanle inguru zituen, gehienek turismoaren inguruan lan egiten dute.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendi jatorriko bi penintsulek osatua da: Tahiti Nui eta Tahiti Iti edo Taiarapu penintsulak, biak Taravao istmoak lotuta. Lurralde menditsua da: Orohena (2.322 m) eta Roniu (1.323 m) sumendiak. Koralezko itsas hautsiek inguratzen dute uhartea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (kokondoak, azukre kanabera, bainila eta kafea), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1767. urtean iritsi zen lehen europarra, Samuel Wallis ingeles kapitaina. Horren ondoren heldu ziren Louis-Antoine de Bouganville frantsesa (uhartea Frantziaren mende jarri nahi izan zuena), James Cook (1769) eta William Bligh (1788) ingeles itsasgizonak. 1797. urtean Londresko Misiolari Elkarteko kideak antolatu zuten lehen europar bizilekua. 1842. urtean Frantziaren babespeko lurralde zen eta 1880. urtean kolonia bihurtu zen.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza erabilienak frantsesa eta tahitiera dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahiti Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]