Taira klana
Itxura
Taira klana | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | familia noblea eta uji (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 825 |
Taira klana (japonieraz: 平氏 ) , Heike ere deitua, XI-XII. mendeetan Minamoto klanaren aurkako gerretan jardun zuen japoniar familia feudala izan zen.
Bi ahaide nagusien arteko borroka horiek berealdiko garrantzia izan zuten Japonia osoan, XII. mendean, batez ere, eta gerra lazgarri haren oroitzapenak indartu zuen XIII. mendetik aurrera shogunen aginpidea. Taira Kiyomori izan zen familia horretako buruzagi nagusia. 1185. urtean erabat menderatu zuen Minamoto familiaren gudarosteak Tairarena Dannurako guduan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |