Takioi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Takioia (grezieraz, ταχυόνιον takhyónion, ταχύς takhýstik 'azkar, laster') Teoria atomikoan, argiarena baino lastertasun handiagoa duen partikula hipotetiko bat da. Erlatibitatearen teoriarekin bat dator takioiaren izatea, erlatibitatearen teoria, berez, izan daitekeen lastertasun handiena argiarena dela oinarritzat harturik formulatu bazen ere. Partikula arruntak, elektroiak adibidez, argiaren lastertasuna baino txikiagoa izan dezake baina, takioia argiaren lastertasunaz gainetik besterik ezin izan daiteke. Energia galduz gero, takioia azeleratu egingo litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]