Edukira joan

Talavera la Vieja

Koordenatuak: 39°48′18″N 5°24′25″W / 39.805°N 5.407°W / 39.805; -5.407
Wikipedia, Entziklopedia askea
Talavera la Vieja
herri hustua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
Geografia
Koordenatuak39°48′18″N 5°24′25″W / 39.805°N 5.407°W / 39.805; -5.407
Map
Demografia

Talavera la Vieja Espainiako Goi Extremaduran, Caceresko probintzian zegoen herria zen. Tajo ibaiaren ertzetan eraikia, erromatarren garaian Augustobriga hiria izan zen. Frankismo garaian, Valdecañas urtegia eraiki zenean, 1963an, biztanleak beste tokietara joatera behartuak izan ziren. Oraindik urak jaisten direnean erorkinak ikus daitezke. Nahiz eta hiri erromatarra izana oso aztarna gutxi sabaltu ziren: Augustobrigako tenplu erromatarra.

1960an herriak 1.853 biztanle zituen.[1]

Udalerriak iparraldean eta ekialdean Tajo ibaiarekin zituen mugak. Hegoaldean Peraleda de la Matarekin. Mendebaldean Bohonal de Ibor herriarekin. Herriak 39,23 km² zituen. Urtegia egin ondoren lurrak Peraleda de la Mata eta Bohonal de Ibor artean banatu dira. Aipagarria da Talavera la Viejatik gertu zegoen Valparaíso herria, Ameriketako beste toponimoen jatorria.

Talavera la Viejako biztanleak Gobernuak eraiki zituen beste herrietara eraman zituzten: Rosalejo, Tiétar, Santa María de las Lomas, Barquilla de Pinares eta Pueblonuevo de Miramontes; "herri berriak" esaten diete. Beste asko Bartzelonako probintziara eta Madrilgo Erkidegora joan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]