Talentia Sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talentia Sarea
Datuak
Motaelkartea eta bazkuna
HerrialdeaEspainia
Agintea
ZuzendariaMireia Azpiazu (en) Itzuli
KudeatzaileaBizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaia Talent
Historia
Sorrera2013
Sortzailea
Twitter: bebasquetalent Edit the value on Wikidata

Talentia Sarea sare-izaerako plataforma profesional bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa, berrikuntza- eta ezagutza-prozesuan kualifikazio altua duten pertsonak batu eta lotzeko helburuarekin, beste erakunde, unibertsitate edo enpresekin elkarlanean.[1][2][3]

Sarea "Talentia Sareaz" eta "Be Basque Talent Network sareaz" osatzen da, Bizkaia Talent agentziak hautatutako kualifikazio altua duten profesionalen sare orokor handi bat.[4]

2013an sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailak, orduan Imanol Pradalesek zuzentzen zuen saila, eta, ondoren, 2015ean zabaldu zen nazioarteko enpresa, unibertsitate eta beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmen ezberdinekin.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean Talentia Sarea sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak.[1][6][7][8] Sorreran Jose Luis Bilbao eta Imanol Pradales egon ziren.

Talentia Sarea. Batzar Orokorra. Bilbao, 2013.

Garai hartako Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok deklaratu zuenez: sarearen helburua da "lurraldeko gazte bertutetsuen gaitasunak bultzatu eta indartzea eta, horrela, Bizkaia ere haz dadin", "Talentua kontuan eduki nahi dugu, bizkaitar guztien etorkizuna eraikitzeko", eta "Herrialde txikia gara (Euskal Herria), eta gure etorkizuneko oinarrietako bat egiten dugun horretan onenen artean egotea da".

Talentia Sarea (Red Talentia, gazteleraz, Talentia Network, ingelesez) Bizkaia Talentek hautatutako profesionalen talde bat da, Talentia, Talent Pro Bizkaia edo Talentia Challenge programetan parte hartu dutenak.[9][10]

Talentia Sarea Bizkaiko talentu gaztearen komunitate bat da, eta programa ezberdinetako (Talentia, Challenge eta Konpetentziak) parte-hartzaileen arteko lotura-puntu bat izatea du helburu, baita networkinga sustatzea eta garapen profesionalean laguntzea ere.[11][12][13]

Imanol Pradales Talentia Sareko sariak ematen (Bilbao, 2015).

Talentia Sareean sariak, bekak edo diru-laguntzak eskuragarri jartzen dira kideei[14][15][16], baita tutore profesionalak ere.[17]

2019. urtean, Talentia Sareak 1.500 kide baino gehiago zituen dagoeneko.[18][19][20] 2021ko abenduaren 31n argitaratutako datuen arabera Talentia Sareak 2.100 kide baino gehiago zituen.[21]

"Be Basque Talent Network" ekimena (2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Be Basque Talent Network Logoa

2015. urtean "Be Basque Talent Network" proiektua martxan jarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak,[2][22] estrategia eta marka berri bat profesionalen sarea nazioarte mailan handitzeko.[23][24]

Talentia Sarearen kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean, Talentia Sareak 500 kide inguru zituen,[1] 2019an, 1.500 kide baino gehiago,[18][19][20] eta, 2021ko abenduaren 31n, 2.100 kide baino gehiago.[21]

Talentia Sarearen kideen artean daude, besteak beste, Alba García Martín euskal politikaria, Josu Calvo Aurrekoetxea euskal astrofisikari eta Oxfordeko akademikoa[25], edota Uxue Pilar euskal abokatu eta legelari penalista[26][27] (denak Bizkaia Talent agentziak hautatuak).

Sakontzeko, ikus, Kategoria:Talentia Sareko kideak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Pardo, Miguel A.. (2013-12-05). «Bizkaia teje su red de talentos» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  2. a b (Gaztelaniaz) EFE. (2015-02-09). «Bizkaia crea una red mundial de profesionales que tengan vínculo con Euskadi» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  3. «La Diputación Foral de Bizkaia crea una red de talentos vinculados a Euskadi» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  4. (Gaztelaniaz) EP. (2016-10-22). «La BBC destaca el modelo de Bizkaia para la atracción y retención de talento» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  5. (Gaztelaniaz) EP. (2016-10-22). «La BBC destaca el modelo de Bizkaia para la atracción y retención de talento» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  6. (Gaztelaniaz) Revista de la red de Parques Tecnológicos del País Vasco. , 11 or. ISBN 2014..
  7. (Gaztelaniaz) admin. (2014-03-31). «El Parque acoge el primer encuentro 2014 de la Red Talentia» Red de Parques de Euskadi (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  8. (Gaztelaniaz) Pardo, Miguel A.. (2013-12-05). «"Si algún día me voy fuera, siempre será con la intención de regresar"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  9. (Gaztelaniaz) «Dos miembros de la Red Talentia de Bizkaia Talent elegidos por la Diputación foral de Bizkaia para ser los primeros Gaztesaregileak del territorio» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  10. (Gaztelaniaz) admin. (2017-03-16). «El Parque de Bizkaia participa en el programa Talentia Challenge» Red de Parques de Euskadi (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  11. (Gaztelaniaz) Beaz. (2015-03-27). «I Premios Red Talentia» InfoBeaz (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  12. «Estrategia Empresarial | Premio al compromiso con la innovación de la Red Talentia» estrategia.net (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  13. (Gaztelaniaz) «El Diputado de Promoción Económica, Imanol Pradales, premia con 3.500 euros los proyectos de los participantes de la primera edición de la RED TALENTIA» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  14. (Gaztelaniaz) «Hirugarren eta azken TALENTIA SAREAREN Topaketa» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  15. (Gaztelaniaz) Bizkaia destina 245.000 euros para la formación de jóvenes en el extranjero - finanzas.com. 2017-05-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  16. Tercer encuentro de la RED TALENTIA 21 DE ENERO DE 2015 en el Bilbao Berrikuntza Faktory. .
  17. Carmen Larrakoetxea. (2017). El Barça 'Ficha' a Aitor Jiménez para su innovación. .
  18. a b (Gaztelaniaz) «En marcha la décima edición del programa Talentia que desarrolla el talento universitario de Bizkaia» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  19. a b (Gaztelaniaz) «II Encuentro Red Talentia» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  20. a b (Gaztelaniaz) «La RED talentia se acerca al sistema educativo de la Universidad de Harvard» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  21. a b (Gaztelaniaz) Talent, Bizkaia. (2021). Bizkaia Talent. Memoria de Actividades. Del 1 de enero de 2021 a 31 de diciembre de 2021.. Bizkaia Talent.
  22. (Gaztelaniaz) Beaz. (2015-02-09). «Diputación presenta la red Be Basque Talent Network» InfoBeaz (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  23. (Gaztelaniaz) «Bizkaia Talent y la asociación de profesionales vascos retornados Itzulitakoak firman un acuerdo de colaboración para la puesta en marcha de la Be Basque Mentoring Network» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  24. (Gaztelaniaz) «Bizkaia Talent refuerza la Be Basque Talent Network en Boston gracias un nuevo encuentro con profesionales vascos altamente cualificados» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  25. (Gaztelaniaz) «'La matricula de estudios en Inglaterra se triplica si no eres comunitario'» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  26. (Gaztelaniaz) olabarri, david s. (2020-07-23). «La jueza imputa un delito de homicidio imprudente a los 3 responsables del vertedero de Zaldibar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  27. (Gaztelaniaz) Heras, Ainhoa De las. (2022-02-22). ««Temimos que le habían matado, pero no de esa forma tan cruel»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]