Bizkaia Talent

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaia Talent
Datuak
Izen ofiziala
Asociación de apoyo a la movilidad de personas cualificadas en innovación y conocimiento, Bizkaia Talent eta Eraberrikuntzan eta ezagutzan adituak diren pertsonen mugikortasuna sustatzeko elkartea, Bizkaia Talent
Izen laburraBizkaia Talent
Motaerakunde publikoa
Jarduera sektoreatalent management (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
ZuzendariaIvan Jiménez eta Imanol Pradales
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaBizkaiko Foru Aldundia
Ekonomia
Aurrekontua1.400.000 € (2020)
Historia
Sorrera2005
Ordezkatzen duBizkaia:xede (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: bebasquetalent Edit the value on Wikidata

Bizkaia Talent erakunde publikoa da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikia, talentua erakartzeko agentzia gisa eratua, berrikuntza- eta ezagutza-prozesuan kualifikazio handia eta prestakuntza bikaina duten pertsonak erakartzeko, lotzeko eta atxikitzeko helburuarekin.

Nazioarteko komunikabideek Bizkaia Talent-en ereduatzat hartu dute. 2021ean, Bizkaia Talent The Silicon Review-ek egindako Smartest Companies of the Year 2021 (2021eko 50 enpresa adimentsuenak) izeneko zerrendan sartu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko Lisboako Goi Bileran Europa munduko eremu geografiko lehiakorrena bihurtzeko helburua ezarri zen, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako lehiakortasuna eta gizarte-kohesioaren eta elkartasunaren maila handiagoetan gauzatu beharreko lehiakortasuna. Bizkaiko probintzia Lisboako estrategian zehaztutako helburuekin bat egiten duten eskualdeen artean kokatzeko asmoz, Bizkaia: Xede izeneko lehen proiektua gauzatu zen. Proiektu horren helburua berrikuntza eta ezagutza aurreratuko prozesuan giza kapitala erakartzeko, atxikitzeko eta lotzeko beharrezko baldintzak sortzea zen.

Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatuta, Bizkaia Talent proiektua sortu zen 2005. urtean, irabazi asmorik gabeko ekimen gisa. Helburu argia du: berrikuntza eta ezagutza prozesuan giza kapitala erakartzeko, lotzeko eta atxikitzeko beharrezkoak diren baldintzak Bizkaiko Lurralde Historikoan eta, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan ezar daitezen bultzatzea eta laguntzea.[1][2]

Talentia Zerbitzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talentia Zerbitzua unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago eta honako programak ditu: Talentia Programa, Profesionaltasunerako Gaitasunak Bizkaian (Talentia Skills), Talentia Challenge eta Be Basque Ambassadors. Zerbitzu honen osagai nagusia industriaren eta mundu akademikoaren arteko lankidetza da, euskal unibertsitate-talentuaren garapenaren aldeko apustua eginez.

Talentia Programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talentia Programa Bizkaia Talent-ek Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan sustatutako programa bat da.

Programaren helburua gaitasun handiena duten hiru euskal unibertsitateetako Bizkaian bizi diren ikasleen garapen profesionalerako orientatzea eta euren inguruneko zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekiko ikasleen loturan laguntzea da programaren helburua.

Programa honetan parte hartzen duten hiru unibertsitate gradu edo karrerako azken ikasturtean dauden eta karrera horretako espediente akademikorik onena duten ikasleek parte hartzen dute, BFA-k gonbidatuta.[3][4]

Talentia Programak 6 hilabeteko luzaera du (abendutik maiatzera edo ekainera arte, orokorrean). Ekainean egiten da titulazio-ekitaldia eta diploma banaketa.

2009 urtean egin zen lehen aldiz.

Talentia Skills (Konpetentziak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 urtean egin zen lehen aldiz.

Talentia Challenge[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 urtean egin zen lehen aldiz.

Talentia Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Talentia Sarea»

Talentia Programako parte hartzaileak Talentia Sarearen parte bilakatzen dira, aurreko edizioetako beste parte-hartzaile guztiekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bizkaia Talent, un caso de éxito para atraer talento investigador a Bizkaia – EEB-OVE : BLOG. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  2. (Ingelesez) «A non-profit organization with a clear mission: to foster and facilitate the implementation of the necessary conditions for attracting, connecting and retaining in The Basque Country: Bizkaia Talent» The Silicon Review (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Servicio Talentia» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2018-12-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Programa TALENTIA» enplegua (Noiz kontsultatua: 2018-12-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]