Imanol Pradales
Imanol Pradales Gil (Santurtzi, Bizkaia, 1975eko apirilaren 21a) bizkaitar soziologo, unibertsitate irakasle eta politikari jelkidea da. 2011tik Bizkaiko Foru Aldundian hainbat ardura izan eta gero[1], 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan EAJren hautagaia izan zen. 2024ko ekainaren 22tik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da[2].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean zientzia politikoak eta soziologia ikasi zuen, eta bertan irakasle da, nahiz eta 2007tik eszedentzian dagoen[1]. 2007an Deustuko Unibertsitatean ardurak hartu zituen, eta 2007tik 2011ra bitarte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia:Xede elkarteko zuzendari-gerente izan zen[3][1].
2011an Ekonomia Sustatzeko diputatu izendatu zuten, eta 2015etik aurrera Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatu izan da Bizkaiko Foru Aldundian. 2023an I. Etxanobe Foru Korporazioaren parte da[4].
2023ko azaroaren 25ean EAJk jakinarazi zuen Imanol Pradales izango zela lehendakari izateko proposatutako izena, Iñigo Urkulluren ordez[5]. 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan EAJren hautagaia izan zen. 2024ko ekainaren 20tik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da.
2024eko ekainean bere gobernua osatu zuen (Pradales gobernua). Gobernuko sailen banaketan, Pradalesek talentua lotzeko eta erakartzeko eremua lehendakaritzari eman zion, bera aditua den eremua.[6][7][8][9] Talentuaren Euskal Estrategia bat sortuko dela iragarri zuen.[10] Gainera, Talentuaren Euskal Agentzia sortzearen aldeko apustua egin du.[11][8] Horrez gain, euskaldunen "roster" bat sortzearen alde agertu da, talentuaren euskal sare bat.[12]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren aldeko familiak Burgosen du jatorria, eta bere aititetik hasita, bertan jaiotakoak ziren. Bere gaztaroan arraunlaria izandakoa, Laura izena duen andra batekin ezkonduta dago eta alaba baten aita da[13].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Imanol Pradales Gil - Gardentasuna - Bizkaia Gardena» gardentasuna.bizkaia.eus (kontsulta data: 2023-11-25).
- ↑ «Imanol Pradales hautatu dute lehendakari» Berria 2024-06-20 (kontsulta data: 2024-06-20).
- ↑ «Imanol Pradales: "Estamos deseando conocer profesionales que residiendo en cualquier parte del mundo, estarían interesados en trabajar en Euskadi" — EuskoSare» web.archive.org 2009-01-06 (kontsulta data: 2023-11-25).
- ↑ «Elixabete Etxanoberen Gobernuan emakumeek gehiengoa izango dute, eta bost diputatu berri izango dira» EITB 2023-07-05 (kontsulta data: 2023-11-25).
- ↑ «Imanol Pradales izango da lehendakarigai, EAJren EBBko presidenteak baieztatu duenez» EITB 2023-11-25 (kontsulta data: 2023-11-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lehendakaritza gestionará igualdad, incluida Emakunde, y la atracción de talento» EITB 2024-06-23 (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barriuso, Olatz. (2024-06-23). «Pradales ya ejerce como lehendakari: firma el decreto de áreas de su Gobierno» El Correo (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Santamaría, Igor. (2024-06-23). «Pradales se compromete a reforzar el autogobierno y los servicios públicos en "una nueva etapa ya en marcha"» Deia (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Imanol Pradales: “Conocimiento y talento son nuestra principal herramienta para el crecimiento y la competitividad”» Comunicación (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «Imanol Pradales: “La gente joven tiene derecho a soñar y vamos a ayudarles a cumplir sus sueños”» EAJ PNV (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garmendia, Xabier. (2024-04-11). «Pradales propone una agencia vasca para atraer y retener el talento joven» El Correo (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2024-11-19). «Pradales plantea en Bruselas crear un "roster" de vascos influyentes que promocionen Euskadi en el mundo» ElDiario.es (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ https://www.eaj-pnv.eus/es/adjuntos-documentos/21167/pdf/24-01-27-imanol-pradalesen-hitzaldia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

![]() |
Eusko Jaurlaritza (2024-2028) | ![]() |
---|---|---|
Imanol Pradales (Lehendakaritza) |
![]() |
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak | ![]() |
---|---|---|
Jose Antonio Agirre (1936-1960) • Jesus Maria Leizaola (1960-1979) • Carlos Garaikoetxea (1980-1985) |