Edukira joan

Eztabaida:Belgikaren inbasio alemaniarra (1940)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Belgikaren edo Belgikako?

[aldatu iturburu kodea]

Ez nago ziur hemen. Poloniaren inbasioa dugu, adibidez. Zer diozu, Lankide:Xabier Armendaritz? Theklan (eztabaida) 22:14, 16 urria 2023 (CEST)[Erantzun]

Bi egiturak dira posible. -ren inbasio erabiltzen badugu, zer inbaditzen den adierazten da; -ko inbasio egiturarekin, non inbaditzen den. Euskaltzaindiaren Hiztegiko «inbasio» sarreran ez dago halako adibiderik; Lexikoaren Behatokiaren Corpusean, berriz, bi egiturak ageri dira, baina -ko inbasio erabiliagoa da: [herrialdea]ren inbasio 6 aldiz, [herrialde]ko inbasio 14 aldiz, betiere hemen aztertzen ari garen esanahiarekin (herrialde hori inbaditu dutela, alegia).
Bestalde, anbiguotasunaren arrisku larria ikusten diot -ren inbasio egiturari: Belgikaren inbasio alemaniarra zer da, alemaniarrek Belgika inbaditu dutela edo Belgikak alemaniarrak inbaditu dituela? Lexikoaren Behatokiaren Corpuseko adibideen artetik: AEBen inbasioaren hamargarren urteurrenaren bezperan Irak astindu zuen atentatua eta AEBen inbasioari aurrea hartuz Bin Ladeni eta Al Qaidaren beste indarrei...
Beraz, Belgikako inbasio erabiliko nuke. Kasu honetan, gainera, Alemaniaren Belgikako inbasioa egitura zehatzagoa litzateke. -- Xabier Armendaritz 2023-10-16, 22:04 (UTC)