Eztabaida:Hanburger

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea


Zergatik hanburger eta ez hanburgesa?[aldatu iturburu kodea]

@Kamiruaga: zergatik kendu duzu hanburgesa denetan hanburgerra jartzeko? Elhuyar hiztegian biak daude, eta adibidean hanburgesa darabil Lainobeltz (eztabaida) 20:43, 28 martxoa 2023 (CEST)[Erantzun]

Euskaltzaindiak "hanburger" hobesten du, "hanburgesa" sarreran hitzaren definitzaile gisa "hanburger" ematen du-eta; horretaz gain, "hanburgesa" Hegoaldean baino ez da erabiltzen -Heg. marka daroa-, eta "hanburger" hizkuntza gehien-gehienetan erabiltzen den hitzetatik hurrenago dago. Kamiruaga (eztabaida) 12:01, 30 martxoa 2023 (CEST)[Erantzun]
Euskaltzaindiak hitzak jasotzen ditu, baina ez da terminologia datu-base bat (ohiko eztabaida dugu hau, antza). Euskaltermek "hanburgesa" bakarrik dakar eta hobeste du (hemen). Ikus daitekeenez, (4) Eu dakar.
Elhuyarrek ba dio (Heg) eta (Ipar) direla hanburgesa eta hanburger: https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/hamburguesa. Hau da, kasu honetan "hanburgesa" eta "hanburger" erabiltzea, biak daude maila berean.
Garatermen biak alderatuta, 28 aldiz erabili da hanburgesa eta 0 aldiz hanburgerra testu akademikoetan.
Berrian bilatuta, hanburger-rek 80 emaitza ematen ditu eta hanburgesak 113. Ematen du (guztiak aztertzea zaila), errezetatan erabili dela gehiago hanburgesa eta albisteetan hanburgerra.
Ni, pertsonalki, hanburgesa jartzearen alde artikuluan, eta bestelako artikuluetan, nahi dena, azken finean bi erabakiak ondo daude konsistentean badira. Theklan (eztabaida) 12:22, 30 martxoa 2023 (CEST)[Erantzun]