Eztabaida:Maisha MC

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluak bateratu?[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut bi artikulu daudela pertsona berdin bati buruz hitz egiteko, Maisha MC eta Eneko Axpe. Egia esan ez dakit oso ondo ea zerbait ohikoa den "artista"ren perfil bat sortzea alde batetik eta "pertsona"rena bestetik... ez lirateke agian artikulu bakar batean bildu beharko? Aioramu (eztabaida) 10:41, 14 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Bai, arrazoia. Horrelako kasuetan nola jokatu dugun ikusita, artikulu bakarrean bildu behar lirateke. --Xabier Armendaritz 2020-10-14, 18:52 (UTC)

Maisha MC berak idatzitako artikulo bat dirudi[aldatu iturburu kodea]

Batek bere burua goraipatzateko artikulua dirudi:

"Maisha MC Barakaldoko familia xume batean jaio zen. 6 urte zituelarik, bere ikastetxe publikoko irakasleak Maisha MC-ren amarekin kontaktatu zuen, bere semeak musikarako trebezia berezia zuela esateko. Geroztik musika klaseak hartzen hasi zen.

ERREFERENTZIA ERANTSI DA.

12 urterekin, bere lehenengo rap kantak grabatu zituen lagun batzuekin, kalean, familiaren cassette grabatzaile zahar batekin. 14 urterekin, lehenengo mixtape-ak grabatzen hasi zen orduan Barakaldon modan zegoen musika elektronikoko kanta ezagunekin (Jazzberri, Skorpia, Pont Aeri, Chasis). Grabatutako zintak eskuz-esku hedatu ziren eta arrakasta handia izan zuten bere auzoan. " ERREFERENTZIA ERANTSI DA


"Maisha MC-k ez zuen bere aititea ezagutu, baina berarengan influentzia handia izan zuela adierazi du hainbat elkarrizketetan"

ERREFERENTZIA ERANTSI DA Hemen ematen du bere aititea Iparragirre edo Bilintx zela.


Ta horrelako hamaika gauza diferente dauda artikuluan.

Mesedez esan zeintzuk eta erreferentzia gehiago emango dira. Nere ustez artikulua guztiz berridatzi beharko litzateke.

Ez nago ados.

—Aurreko iruzkin sinatugabea 158.227.65.156 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.


{{autopromozioa}} txantiloia ezarri diot -Lainobeltz (eztabaida) 15:48, 3 abendua 2020 (CET)[Erantzun]


Lainobeltz: erreferentzia berriak sartu dira. Zer gehiago egin behar da txatiloia kentzeko? —Aurreko iruzkin sinatugabea 136.24.33.99 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.


Kaixo 136.24.33.99 (aldaketak erregistratu gabe egin dituzunez, ezin zuzenean zeuri idatzi). Orokorrean, artikuluaren idazkera da autopromozio sentsazioa ematen duena:
ospetsu bilakatu zen Euskal Herriko musika underground-ean, hori egiaztatzen duen erreferentzia gabe, ... Amoeba Music, Estatu Batuetako diska denda kate prestigiotsuak, ... Grabatutako zintak eskuz-esku hedatu ziren eta arrakasta handia izan zuten bere auzoan. ...
orokorrean idazkerak estilo entziklopedikoa baino goraipatzeko asmo gehiago erakusten duela uste dut. Agian bestelako iritzirik ere egongo da... ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:34, 19 abendua 2020 (CET)[Erantzun]


Eskatutakoa zuzendu da. —Aurreko iruzkin sinatugabea 136.24.33.99 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.