Tammany Hall
Itxura
Tammany Hall (beste izendapen batzuk: Tammany Society, Society of St. Tammany, Sons of St. Tammany eta 'Columbian Order) 1786an sortu eta 1789ko maiatzaren 12an ezarri zen Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko erakunde bat izan zen. Erakunde hau Alderdi Demokrata eta hiri honetako irlandar komunitateari estuki loturik egon zen.
1790 eta 1960. urte artean estatubatuar politikan buru belarri aritu zen. Eragin talde edo talde klientelista bat izan zen. 1854ko Fernando Woodren garaipenetik hasi eta Fiorello LaGuardiaren garaipenararte, Manhattango Alderdi Demokrataren hautagaien aukeraketan eragin zuen, 1934. urtetik aurrera indarra galtzen hasi zelarik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tammany Hallen historia irakurgai (Ingelesez)