Edukira joan

Tapiola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tapiola (Hagalund suedieraz Finlandiako hegoaldeko kostaldean, Helsinkitik mendebaldera dagoen Espoo hiriko barruti bat da. Tapiola, biztanle aldetik Espooko hirugarren barrutia da, Leppävaara eta Espoonlahtiren ondoren. Bere biztanleria, 2006ko abenduak 31n eginiko erroldaren arabera, 41905 biztanlekoa da.

Tapiolaren erdigunea udan.

Tapiola izena Tapiotik dator, finlandiar mitologiako basoetako jainko edo izpiritua dena, Finlandiako epopeia nazionala den Kalevalan adierazten den bezala.

Tapiola, hirigintzaren ikuspuntutik, 1960ko hamarkadan handitua izan zen, eta ordutik "lorategi-hiri" izena jaso zuen. Espooko kulturgunea eta EMMA arte modernoaren museoa dauden tokia da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]