Edukira joan

Tapio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tapio finlandiar mitologian basoetako jainko edo izpiritua da. Tradizio folklorikoaren arabera, ehiztariek erregutu egiten zioten ehizaldi batera joan aurretik. Tapio basoko jainkosa den Mielikkirekin ezkondua dago, eta Annikki, Tellervo, Nyyrikki (ehizaren jainkoa) eta Tuulikkiren aita da. Tapio pertsonaia mitiko nagusi bezala agertzen da Kalevalan.

Bere izena, Tapiola eran, Helsinkiren kanpoaldean dagoen Espoo hiri barneko hiriguneetako baten erabiltzen da. Tapiola Jean Sibeliusen olerki sinfoniko bat ere bada, eta bere azken lanetako bat da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]