Tarasca ordokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Tarasca ordokia (gaztelaniaz Meseta Tarasca) edo Purepetxa ordokia (Meseta Purépecha) Mexikoko Michoacán estatuko eskualde bat da. Sierra Nevadaren oinean dago. Lur epeleko eskualde bat da, Lerma ibaiak eta honen ibaiadarrek bustitzen dutena. Zenbait laku eta aintzira ditu, Pátzcuaro lakua, Cuitzeoko lakua eta Zirahueneko lakua kasu. Presentzia indigena handia dagoen eskualdea da, nagusiki purépecha etniakoak, nekazaritzan eta basa esplotazioan aritzen dena. Purepecha kultura agertu zen tokia da, Mesoamerikako aro klasikoaren ostekoan. Bertako herri nagusi batzuk, Pátzcuaro eta Tzintzuntzan dira.