Tateyama Kurobe mendi ibilbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murodō geltokia.
Ibilbidea.

Tateyama Kurobe mendi ibilbidea (japonieraz: 立山黒部アルペンルート Tateyama Kurobe Arupen Rūto?) Japonian, Toyama prefeturan dagoen ibilbide ezaguna da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tateyaman hasten da, ondoren Toyaman jarraitu eta Ōmachi (Nagano) hirian bukatzen da. 1971an ireki zen. 37 kilometrotako luzera du baina bertikalean 1.975 metroko desnibela. Hida mendietan barrena doa bidea eta tartean Kurobe urtegia pasatzen da, hau da toki ikusgarrienetako bat, hortik ibilbidearen izena.

Berau osatzeko bost garraiobide publiko erabiltzen dira, funikularra, autobusa, trolebusa, aireko tranbia eta oinez. Tateyama Kurobe Kankō (立山黒部貫光) da garraioa kudeatzen duen konpainia. Guztira 5 ordu behar izaten dira bidea osatzeko. Tartean dauden hainbat geltokitan hotelak daude eta inguruko mendiak igotzeko edo trekkingak egiteko abiapuntu egokiak dira.

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea egiterakoan kontu handia izan zuten ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko. Horretarako bideak hiru tunel ditu eta Japoniako trolebus bakarrak bertan daude, kerik ez isurtzeko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]