Edukira joan

Taupada (antzerki taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taupada (antzerki taldea)
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Kideak
Historia
Sorrera1977
YouTube: UCkJyrPiKEnkmROS8n26F77Q Edit the value on Wikidata

Taupada antzerki taldea 1977ko udazkenean sortu zuten Elgoibarren, kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin. Antzerkia euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuten eta harrezkero ere konpromiso horri eusten diote.[1] 50 obra baino gehiago taularatu dituzte talde amateur gisa. 1998tik 2004ra bitartean talde profesionala izan zen, orduan arrakasta berezia lortu zuten Mari sorgin (1998) eta Printze txikia (2000) txotxongilo-ikuskizunekin.[2] 1936ko irailean tropa frankistak Elgoibarren sartu zireneko gertaerak kalean antzeztu eta gero Memoriaren ganbaratik dokumentalean jaso zuten 2016an.[3][4]

Udako Euskal Unibertsitateko Antzerki Saila dinamizatu zuten 1980eko eta 1990eko hamarkadetan.[5]

Taldeko zuzendaritza Edurne Lasak eramaten zuen. Mikel Osorok idatzi izan zituen antzezlan batzuk. `Liliput´ antzezlana Bernardo Atxagak idatzi zien.[6] Gerora ezagun egin ziren beste zenbait pertsonarekin ere izan zuten harremana. 1979an Eusko Jaurlaritzaren aurreko Eusko Kontseilu Nagusia sortu zenean bilera egin zuten. Orduan hasi ziren talde batzuk profesionalizatzen. Taupadakoak, baina, amateurrak ziren, eta amateur moduan jarraitu nahi izan zuten. Antzezteko plazak besterik ez zuten eskatzen. Harremana zuten Daniel Landartekin eta Eugenio Arozenarekin ere.[7]

Ikasgaia antzezlana.

Edurne Lasa-k beti izan du antzerkia bihotzean eta arte eszenikoei lotuta egon da. Jose Mari Larrañaga ‘Larra’, aldiz, kasualitatez iritsi taldera. Lagunak zituen taldean eta muntatzen hasi zen; halere, aktoreren batek ezin zuenean, bera aritzen zen ordezko. 1980an debutatu zuen ofizialki, Liliput obran. Ordutik, Taupadaren zutabeetako bat da, eszenatokiko argien eta soinuen diseinatzaile eta tekniko moduan aritzen da.[2]

Taldea batez ere Elgoibarren aritu izan da beti, euskaraz eta profesionalizatu gabe (1998-2004 tartea salbuespena izan zen).

Taupada taldearen lehen 40 urteetako ibilbidea 40. urteurreneko bideoan jaso zuten. hainbat antzezpenen irudiak batu zituzten.[8] Hamaika obra taularatu dituzte ordutik, eta beti euskaraz. Erraz esaten da, baina bidea ez da beti samurra izan. Une batean taldea banatu egin zen alde batetik Edurne eta Larrak jarraitu zuten Taupada taldearekin, eta beste taldekideetako batzuek Ekekei taldea sortu zuten. 1986an Ponpa eta Mobis antzezlana estreinatu zuten, eta hura izan zen biak bakarrik egin zuten estreinako obra. Talde amateur bezala hasi ziren, baina urte batzuetan talde profesional gisa funtzionatu zuen Taupadak, eta aktoreak kontratatu ere egin zituzten. Urte “oparoak” izan zituzten. Geroago ere amateur moduan jardun dute.

Mari sorgin (1998) eta Printze txikia (2000)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Printze txikia - Taupada (Euskaldunon Egunkaria, 2001-04-01)[9]

Edurneren nebak, Josemari Lasak, izugarri lagundu zien mende bukaeran taldeak izan zuen bolada bikain batean. Josemari Lasak idatzi baitzituen bi antzezlan Edurnek gustuko zituen bi pertsonaiekin: Mari Sorgin (1998) eta Printze Txikia (2000). Mari Sorgin gaztelerazko irratsaio bateko pertsonaia zen. Edurneri izugarri gustatzen zitzaion, eta behin neba Josemariri esan zion gustatuko litzaiokeela pertsonaia hori antzeztea. Ipuina kontatu zion nebari eta berak idatzi zuen obra. Printze Txikia pertsonaia ere betidanik gustatu izan zitzaion Edurneri, baina sekula ez zuen pentsatu antzerki bihurtzea. Nebak prestatu zuen ipuin hura ere antzerkirako. Taldearen urterik onenetarikoak izan ziren haiek. Txotxongilo-ikuskizun ziren bi obra horiekin emanaldi pila bat eskaini zituzten Euskal Herrian, baita Euskal Herritik kanpo ere.[2] Mari Sorgin ikuskizuna Bilbo eta Tolosako nazioarteko txotxongilo jaialdietan estreinatu zuten. Gizonak eta emakumeak ikaragarri onak edo benetan gaiztoak ziren garai haietako istorioa kontatzen du. Sorgin beldurgarri baten atzaparretan preso dagoen andere gazte baten gorabeherak azaltzen ditu.[10] [11][12][13]

« Goiz goizean altxatu ginen larunbatean Elgoibarko Taupada taldearen Mari Sorgin ikuskizunera joateko, baina merezi izan zuen dudarik gabe. Ikara eta umore sanoa elkartzen dira haurrentzako ipuin honetan, musika eta argiztatze ederrez lagunduta. Bestalde, erabateko profesionaltasunez maneiatzen dituzte panpinak eta oso euskara politean egina dago. Zer gehiago nahi duzue, lagunok? Nik behintzat ez dut gauza biribilagorik ikusi jaialdi honetan. »

—Agus Perez[13]

Hori esker, 1998tik 2004ra bitartean taldearen jarduera profesionala izan zen, ez amateurra. Tarte horretan beste obra bi hauek ere taularatu zituzten: ''Argitxoren abenturak'' (1999) eta ''Zaunka egiten ez zekien txakurra'' (2002).[14]

Zaldi bat, bi kotxe eta hogeita hamar ile (1994) antzezlana ere oso berezi izan zen, aktore gisa exijentzia berezia eskatzen baitzien. Aktore bakoitzak hainbat pertsonaia interpretatu behar izan zituen.[2]

Memoriaren ganbaratik dokumentala (2016)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Memoriaren ganbaratik dokumentala

1936ko irailean tropa frankistak Elgoibarren sartu zireneko gertaerak jasotzeko Memoriaren ganbaratik dokumentala zuzendu zuten 2016ko irailean. Taupada taldeak eta Elgoibar1936 Ahaztuen Elkarteak antolatuta, 36ko gerraren errekreazioa egin zuten Elgoibarko kaleetan, herriko 300 pertsonak parte hartu zutela. Errekreazioko irudiekin osatu zuten gero Memoriaren Ganbaratik dokumentala.[15][16][17]

Edurne Lasa izan zen gidoilari eta zuzendaria, eta Iñigo Astigarraga eta Lutxi Arregi izan ziren grabazioko teknikariak. Dokumentala 1936ko irailean 21ean Elgoibarren tropa faxistak herrian sartu zireneko 80. urteurrena oroituz 2016an egindako errekreazio hura da. Tropekin batera gerrako kronista batek idatzitako herri-hartzearen kontaera azaltzen da. 80 urte geroago, erantzuna eman zioten kontaera hari. Dokumentalean agertzen diren sekuentziak gertaera errealetan oinarritutakoak ziren.[3][4]

Taldearen obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzezlanen zerrenda. Elgoibarreko Barrena aldizkarian

Hauek dira Elgoibarreko taldeak taularatu dituen obra batzuk:[2]

  • Oihu gorrak (1978)[18]
  • Liliput (1980)
  • Haik, Maik eta Zeferina (1982)
  • Behin batean ju, ju, ju (1984) [19]
  • Ponpa eta Mobis (1986)
  • Ikastolaren 25. urteurrena. Ijitoak (1987)
  • Eta, etxekoak zer moduz? (1988)
  • Terribilis doktorea (1992)
  • Zaldi bat, bi kotxe eta hogeita hamar ile (1994)
  • Argitxo iratxoa (1995)
  • Tandem zirkus (1997)
  • Lorategi urperatuak (1997)
  • Mari Sorgin (1998)
  • Argitxoren abenturak (1999)
  • Printze Txikia (2000)
  • Zaunka egiten ez zekien txakurra (2002)
  • Kanten azken egunak (2005)
  • Zu zara zarataaaaa (2007)
  • Intsekt (2007)
  • Gaur ni, baina bihar agian (2008)
  • Zuri guztiak ez dira irin (2008)
  • Zugarra ala zukarra (2009)
  • Heriotzaren korridorea (2009)
  • Isladak (2010)[20]
  • Komediak oroimenean (2013)
  • Rusini (2012)
  • Ikuskizun eszenikoak (2013)
  • Erotik (2014)[21]
  • Euskararen presentzia lan munduan (2015)[22]
  • Bohemioen kluba (2015)[23]
  • Memoriaren Ganbaratik (2016)[24]
  • Bihotz txatalak (2017)
  • Ikasgaia (2017)[25]
  • Oroitzen naizeino (2018)[26]
  • Zelukristaloideak jardunaldia (2018)[27][28]
  • Logikomitoak (2018)>[29]
  • Metamorfosia (2020)[30]
  • Bainuetxea (2020)[31]
  • Dramatitragoak (2021)[32]
  • Argitxo iratxoak (2021)[33]
  • Zinemakopa (2021)[34][35][36]
  • Bizitzaren maskaradak (2023)[37]
  • Itxaropena (2023)
  • Maalan (2024)
  • Gomi eta Nola. Ezkontza zibila (2024)[38][39]
  • Ilargia eta desioaren artean (2024)[40]
  • Ai eneeee (2025)[41]
  • Hasperen (2025)[42][43]
  • Nahi eta ezin (2026)[44][45][46]

Udako Euskal Unibertsitateko Antzerki saila (1980 - 1999)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarria da urteetan aritu zirela Edurne eta Jose Mari Udako Euskal Unibertsitateko Antzerki Saila dinamizatzen. 1980eko eta 1990eko hamarkadetan Larraonako ikastaroetan, uztaileko bi astetan. Antzerki tailer haietan pentsamendu baikorra eta sortzailea bultzatzen zuten, sormen kolektiboko eta komunikatzeko modu bat sortuz. Enpatia eta gatazkak konpontzeko abileziak garatuz. Ikastaroetan, antzerki-teknikaz baliatuz eta jolasaren bidez, talde-estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera lantzen zituzten.[47] Hauek dira UEUn eman zituzten ikastaroen zerrenda:[5]

Urtea Izenburua Irakasleak Saila
1977 Psikomotrizitateari buruz ikastaldia Edurne Lasa Amorebieta, Xabier Tapia, Gilen Zaldunbide

Pedagogia, Terapeutika

1980 Hotsak eta erritmoa espresio barnean

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1980 Kreatibitatea

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1985 Gorputz espresioa

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1987 Gorputz espresioa

Karmelo Larizgoitia Lezama, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1988 Antzerkilaritza ikastaroa: gorputz espresioa, irudiaren teatroa, maskarak...

Jose Mari Carrere Zabala, Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1990 Talde-teknikak. Gorputz prestakuntza

Olatz Beobide Egaña, Lukas Dorronsoro Zeberio, Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1991 Talde-teknikak. Gorputz prestakuntza

Lukas Dorronsoro Zeberio, Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1991 Gorputzeko posibilitatearen aurkikuntza. Espresioa eta komunikazioa

Lukas Dorronsoro Zeberio, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1991 Jolas dramatikoa

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1992 Gorputz-prestakuntza

Edurne Etxeberria, Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1993 Gorputz-prestakuntza

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1994 Gorputz-prestakuntza

Agustin Aranguren, Jose Angel Aranguren, Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

1996

1997

Antzerkilaritzaranzko hurbilketa

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta, Iñigo Ibarra Lizundia "Ander Lipus"

Antzerkia

1999 Gorputz adierazpena

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Antzerkia

2006

2008

2009

Barre terapia

Jose Maria Larrañaga Arrizabalaga, Edurne Lasa Amorebieta

Psikologia, Terapeutika

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Euskaraz egitea arau - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-04).
  2. 1 2 3 4 5 Andonegi, Ainhoa. (2017-12-15). «40 urtez oholtzan, euskaraz» Barren (Elgoibar): 10-11..
  3. 1 2 A.S. (2017-04-19). «'Memoriaren ganbaratik' dokumentala, ostiral honetan Agirre Jauregian» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-05).
  4. 1 2 (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2016-11-29). «La entrada de las tropas franquistas en Elgoibar, 80 años después» Cadena SER (kontsulta data: 2026-06-05).
  5. 1 2 «Edurne Lasa - Ikastaroak - Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (kontsulta data: 2026-06-05).
  6. ↑ «Bernardo Atxagak `Liliput´ obra idatzi zien - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-04).
  7. ↑ «Taupada antzerki taldea; zenbait talderen profesionalizazioa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  8. ↑ Taupada Antzerki Taldeak 40 urte. Barren - vimeo (kontsulta data: 2026-06-02).
  9. ↑ Berria.eus. (2001-04-01). «Taupada-k Printze Txikia taularatuko du Basaurin» Berria (Berria - Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.): 52. (kontsulta data: 2026-06-05).
  10. ↑ Berria.eus. (2026-06-05). «Antzerkia - 'Mari Sorgin' Elgoibarren» Berria (Berria - Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2026-06-05).
  11. ↑ Berria.eus. (2026-06-05). «ABADINO. Txotxongilo jaialdiak kolorez beteko dauz herriko bazterrak» Berria (Berria - Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2026-06-05).
  12. ↑ Ezkerra, Estibalitz. (2001-07-11). «Txotxongiloaren eguna ospatuko du Abadiñok larunbat honetan» Berria (Berria - Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2026-06-05).
  13. 1 2 «Hautsa harrotu barik - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdia» Berria (Berria - Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) 2026-06-05 (kontsulta data: 2026-06-05).
  14. ↑ Berria.eus. (2002-04-12). «Hamaika txotxongilo talde izanen dira asteburuan Eskual Titiriteroen 4. Topaketan. Estefaren eta Mikelen omenez, laugarrenez» Berria (berria.eus - Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2026-06-05).
  15. ↑ «'Memoriaren ganbaratik' dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Bilgunean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-05).
  16. ↑ Elgoibar 1936. (2017-03-24). Memoriaren Ganbaratik "Trailerra". Elgoibar 1936 - Youtube (kontsulta data: 2026-06-05).
  17. ↑ «Memoriaren Ganbaratik» Elgoibar 1936 2016-11-24 (kontsulta data: 2026-06-05).
  18. ↑ «Lehenengo obra, "Oihu gorrak" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-04).
  19. ↑ «`Behin batean´ obra Odeoian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-05).
  20. ↑ «‘Isladak’ lana taularatuko du Taupadak Debako antzerki astean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  21. ↑ «‘Erotik’ antzezlana aurkeztuko du Taupadak Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  22. ↑ (bideoa) Hitzak eta ideiak uztartzeko makina. (kontsulta data: 2020-03-04).
  23. ↑ Sarasola, Ainhoa. (2015-06-17). «Bizitzak, txatalez txatal» Berria (kontsulta data: 2026-06-02).
  24. ↑ «'Memoriaren ganbaratik' dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Bilgunean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-05).
  25. ↑ «Elgoibarko Taupada taldeak “Ikasgaia” antzeztuko du bihar Coliseoan - Debabarrena» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  26. ↑ «‘Oroitzen naizeino’ eta ‘Ikasgaia’ antzezlanak asteburuan Mendaron - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  27. ↑ Taupada Antzerki Taldea. (2018-05-09). Zelukristaloideak. (kontsulta data: 2026-06-02).
  28. ↑ (webgunea) Barren aldizkaria. (kontsulta data: 2020-03-04).[Betiko hautsitako esteka]
  29. ↑ «‘Logikomitoak’ antzezlana zapatuan eskainiko du Taupadak - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  30. ↑ «Orduerdi aurreratu dute 'Metaforfosia' antzezlanaren emanaldia - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  31. ↑ «Taupadaren ‘Bainuetxea’ emanaldirako lekua erreserbatu behar da - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  32. ↑ «Taupada Antzerki Taldearen 'Dramatitragoak' bideo eta argazki erakusketa maiatzaren 28ra arte ikusgai Kultur Etxean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  33. ↑ «Sohelen Vargas: “Antzerkian sekula egin dudan lanik zailena izango da Argitxo Iratxoaren obra” - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  34. ↑ «‘Zinemakopa’ antzezlana emango du Taupadak hilaren 15ean Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  35. ↑ «Antzerkiak hartuko du berriz herria datorren asteburuan, Debako XXXV. Antzerki Astean -» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  36. ↑ «Hainbat film ezagunetako pasarteetan oinarritutako musikala taularatuko du Taupadak, Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  37. ↑ «'Bizitzaren maskaradak' antzezlana estreinatuko du Taupadak Elgoibarko Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  38. ↑ «Ezkontzarako erosketak herriko dendetan egin dituzte Gomi eta Nolak - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  39. ↑ «Gomi eta Nola performancearen bideoa aurkeztuko dute eguenean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  40. ↑ «Antzerkia: 'Ilargia eta desioaren artean' - Elgoibar - 2024-12-20» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  41. ↑ «'Ai eneeee' antzerkia antzeztuko du gaur Jubi taldeak Aita Agirre kulturgunean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  42. ↑ «Taupadaren 'Hasperen' kale ikuskizunak giro berezia sortu du - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  43. ↑ «'Hasperen' kale antzerkia aurkeztuko du ekainaren 28an Taupada antzerki taldeak - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  44. ↑ «Taupadak eskerrak eman dizkie 'Nahi eta ezin' emanaldira bertaratu ziren ikusleei - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  45. ↑ «'Nahi eta ezin' antzerkia taularatuko du Taupadak gaur, Herriko Antzokian - Debabarrena» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  46. ↑ Taupada Antzerki Taldea. (2026-05-26). Nahi eta ezin promoa2. (kontsulta data: 2026-06-02).
  47. ↑ «Antzerkigintza "Umorez bizitzeko bide bat"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2026-06-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]