Tecla Sala i Miralpeix
Tecla Sala i Miralpeix | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tecla Sala Miralpeix |
Jaiotza | Roda de Ter, 1886ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Bartzelona |
Heriotza | Bartzelona, 1973ko irailaren 2a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Roda de Ter |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Tecla Sala i Miralpeix (Roda de Ter, 1886ko apirilaren 26a - Bartzelona, 1973ko irailaren 2a) emakume enpresari katalana izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Josep Sala i Romano zen bere aita eta Dolors Miralpeix i Ballester bere ama. Oraindik bi urte ez zituela, ama bigarren ume baten erditzean hil zen. Hainbat fabrikaren jabe zen aitak umezurtz utzi zuen bost urte zituela. Bere osaba-izebekin bizitzera joan zen Tekla, eta osaba-izebak hil zirenean, La Blava izeneko fabrika hartu zuen oinordetzan, Roda de Ter-en.[1] Hogeita bi urte besterik ez zituela, berak kudeatzen zuen fabrika. Ordurako Joan Riera Sala Kataluniako beste industrialari garrantzitsu batekin ezkonduta zegoen.[2].1909an, senar-emazteak Bartzelonara joan ziren bizitzera eta bost seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, Pau Riera i Sala, Òmnium Culturalerakundearen sortzaileetako bat izan zen.
1913an, Basté errota izenez ezagutzen zen industria-eraikin bat erosi zuten Hospitalet-en. Lantegian paper-orea ekoizten zen eta kotoia iruteko fabrika bihurtu zuten. Eraikin hau Torrent Gornal eta Canal de la Infanta izeneko uharretatik hurbil zegoenez uraren energiaz baliatzen zen makineria mugitzeko. Tecla Salaren kotoia iruteko fabrika berriak parte hartze erabakigarria izan zuen nekazaritzak udalerrian zuen nagusitasuna aldatu zuen Hospitaleteko industria-garapenean.
1917an, 4.800 iruteko ziri zituen, eta bihurritzeko 1.200. 1923an 322 gizon eta 271 emakume aritzen ziren lanean. Fabrika laster handitu zen eta langile kopurua 700 izatera iritsi zen. Bi txandatan lan egiten zuten eta egunero 25.000 kilo hari ekoizten zen. 1930ean 1.200 lagun zeuden lanean, eta gehienak emakumeak ziren.[2]
1936an, 17.000 iruteko ziri baino gehiago zenbatu ziren, eta bihurritzekoak 3.200 izatera iritsi ziren. Lantegiaren jarduerak zabalduz zuritzen eta tintatzen aritzen ziren. Enpresaburu gisa, langileen baldintzak hobetzen ere aritu zen; esate baterako, erizaintza bat, ekonomato bat, haurtzaindegi bat, dutxak eta langileak alfabetatzeko liburutegia zuen eskola bat eraiki zituen.
Negozioaren administrazioarekin batera, langileen bizi-baldintzak eta kultura-maila hobetzeko ekimenak bultzatzen zituen: erizaindegia, ekonomatua, haurtzaindegia, dutxak, liburutegia zuen eskola, alfabetatzea, etab.). 1931tik aurrera Bartzelonako Caspe eta Pau Claris kaleen arte zegoen Francesc Folguera arkitektoak bere eta bere senarraren enkarguz proiektaturiko Casal de Sant Jordi izeneko eraikin berritzailean bizi izan ziren. Eraikinean negozio bulegoak ere baziren.Bertako bizilagunak antolatu zituen kristau-moral zorrotzaren printzipioen arabera.
1928an Josep Maria Batistak i Rocak sortutako Eskautismo mugimenduarekin bat egin zuen, Antoni Batlle i Mestre lankidetzan arituz Primo de Riveraren diktadura militarraren menpe zeuden bitartean.[1]
Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu egin zen Frantzian, eta bere ondasunak kolektibizatu egin ziren. 1939an berreskuratu zituen eta fabrikako jarduera berrezarri egin zen 1973an itxi zen arte.
Erlijio-sinesmen handiko pertsona izan zen, eta beti defendatu zuen Elizak herriaren eta herriaren ondoan egon behar zuela. Elizak berreraikitzen, ongintzako lanak egiten eta kultur jarduera askotan lagundu zuen.
Eskola etxeak sortu eta mantendu zituen Roda de Ter-en eta Hospitaleten, Gurutze Gorria diruz lagundu zuen. Udalerriak utzitako orube batean bere izena duen eskola eraiki zuen. Eskola hori Bartzelonako Gotzaindegiari eman eta 1957-58 ikasturtean inauguratu zen.[3]Hospitaleteko Udalak 1982an erositako eraikina Tecla Sala Kultur Etxearen[4] egoitza da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Katalanez) «Tecla Sala i Miralpeix | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ a b (Katalanez) Albertí, Elisenda. (2017). Decidides: set dones contra corrent. Albertí Editor ISBN 978-84-7246-157-4. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Katalanez) Història – Col·legi Tecla Sala. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Katalanez) «Centre d’Estudis de l’Hospitalet - Qui som» www.celh.cat (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).