Edukira joan

Teilatu gorriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teilatu gorriak
Jatorria
Sortzailea(k)Camille Pissarro
Sorrera-urtea1877
IzenburuaRed roofs, corner of a village, winter
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak540 (altuera) mm × 54 (altuera) cm × 650 (zabalera) mm × 65 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaLUX 367 eta RF 2735
JabeaGustave Caillebotte
Historia
Erakusketak3rd impressionist exhibition (en) Itzuli

Teilatu gorriak (frantsesez Les toits rouges), Camille Pissarro margolari frantziarraren margolanik ezagunenetako bat da. Olioa oihal gaineko teknikarekin egina dago. 53 zentimetroko altuera eta 64ko zabalera du. 1877an margotua izan zen. Galerie nationale du Jeu de Paumen egon zen, eta, gaur egun, Orsay Museoan dago, Parisen.

Teilatu gorriak (herri bat neguan), paisaia bat da. Bere arretagunea, herri bateko etxeen teilatu gorriak dira, neguan, Pontoise inguruan. Euren gainean, muino bat ikus daiteke, eta, gainetik, zeru urdineko lerro bat. Lehen planoan, fruta-arbolak ikus daitezke.

Camille Pissarrok, bere karreran, giro garbi bat bilatzen ari zen garai batean egin zuen. Paul Cezanneen eragina ere nabari da paisaia egiterako garaian. Pissarroren gai gogokoenen adibide bat da: landatarrak, xumeak eta naturalak.

Espazio atmosferikoa balioztatzen du, zuhaitzen adarrek eratzen duten sarearen bidez.

Koloreak, nahiko bortizki kontrajartzen dira, batez ere bateragarriak.

Pissarrok, margolan osoa bateratzen duten pintzelada azkarrak erabiltzen ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]